uriola.eus

Gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

E.O Nahiko nuke kaletik paseatu eta txakur beltzik parean ez izan

Elenak aste honetan gonbidapen arraro bat egin dit, berarekin literatur saio batean parte hartzekoa.

Segituan hartu dut argitaratu berri duen bere poesia liburua, Zeldak-Gorptuz honetatik- eta otu zait nik ere gonbidapen bat luzatu ahalko nizuekeela zuoi. Berak gonbidatu nauen modu igualean, otsailean zenbait lagunek egindako erakusketa eta kontzertuak proposatzea. Hona hemen hiru:

 

BAT- M.G Nori ez jako gustetan mosu bategaz izartzea? 

Bizkaiko Batzar Nagusietan Maider Gonzalo eta Andrea plazaren erakusketa: Disgusto, enfado, sorpresa, bajón.

 

BI-M.M Ez baduzu hartzen ez da eroriko.

Baina har ezazu, mesedez, badoala.

Rekalde aretoan Natalia Suarez Ortiz de Zárateren erakusketa: Ai puna

 

HIRU- A.A Mendian gora gauak ere aurkituko zaitu.

Otsailaren 20an Bilboko Kafe Antzokian eta otsailaren 28an Sopelako Plaza Beltza kulturgunean Verde Pratoren kontzertua.

 

Anak, Maiderrek eta Nataliak nirekin batera egin zuten Arteko gradua, orain Bilbon bizi eta lan egiten dute.

Urrian Arantzazun ospatu ziren jardunaldi batzuetan parte hartu zuen Nataliak, baina ni ezin izan nintzen ikustera joan. Duela astebete-edo, utzi zidan jardunaldi haietan irakurri zuen testua- ea gustatzen zaizun-, hor utzi nuen, mahai gainean, asteak aurrera egin du eta testua hor, mahaian, Eii, tía, espabila, ez nauzula irakurri!

Izenburua: Cima y suelo, cielo y barro. 

Lehenengo aipua: Mundua baieztapen batekin hasi zen. Molekula batek "bai" esan zion beste molekula bati eta bizitza jaio zen.

Testuko pasarte batzuetan Arte gradua batera ikasi genuenetako batzuk agertzen dira: Ibon, Irantzu, Xara... Eta kontatzen du nola pasatu zuten unibertsitatea amaitu osteko lehen urtea Gasteizen. Hiru urte geroago, Bilbon gaude gutako gehienok, han eta hemen lanean, eta sorkuntzari eskaintzen diogun denbora irrelebantzi bat izango den jakin gabe.

Ibonek, Xarak eta Irantzuk bezala, Nataliak, Anak, Maiderrek eta beste askok ikasi genuen batera eta han eta hemen gabiltza.

BRRRRRRR (mobila) e-maila 

Igorlea: Irantzu

Hartzaileak: Ibon, Xara, Natalia eta Izaskun

Objektua: Altxor txiki bat.

Mezua: Suzko espainetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa