uriola.eus

Zorion klandestinoa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Nork ez du inoiz itxi liburu bat gogoko zuen orrialde batean, maitasun istorio baten puntu gorenean edota momentu alairen batean.

Dena okertuko delako sentsazioa duzunean, liburua itxi duzu, protagonistaren momentu alai hori luzatzeko. Liburuetan hori egitea posible baita: berriz irakurri dezakezu pasarte bat, momentuak biderkatu. Nork ez du paragrafo bat etengabe irakurri? Pelikula bateko eszena bat obsesiboki ikusi? Kantu bat aspertzera arte errepikatu? 

Bi egun pasa dira kultur greba digitala izan zenetik, ezer sare sozialetan, atzo liburuaren eguna eta sare sozialak beteta Jose Luis Zumetaren heriotzaren berriarekin joan ginen ohera, eta auskalo zer ekarriko duen gaur egunak. Hamaika ustekabez betea egon baita azken astea, Herriko tabernen auzia tartean. Eta errealitate deitzen diogun mundu honetan ezin denbora gelditu, ezin hamargarren orrialdera bueltatu. 

Berriak asteburuan argitaratu zuen Kutsaldia liburuaren pasarte batean hau irakur daiteke: "Gauzak noiz hasi eta noiz bukatuko diren jakin nahi dugu beti. Naturari gure denbora inposatzen ohitu gara, eta ez naturaren denboraren menpe bizitzen. Beraz, kutsaldia astebetean bukatzea eta dena bere onera itzultzea exijitzen dugu: exijitu eta hala gertatzea espero dugu".

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa