Txantxi Santua pasata, Txantxi udalekuak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Aurtengo Aste Santuko oporrak Ozaetako Aldaipe aterpetxean eman ditugu, herrixka isil eta baketsuan, paraje ederrez inguratua. 40 bat txantxikutar batu ginen, eta igarotako 4 egunek ez ziguten aspertzeko astirik ere eman. Eguraldia kaxkarra izan zen arren, giroak prestatutako ekintza guztiak … Continue reading

The post Txantxi Santua pasata, Txantxi udalekuak prestatzen appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Kokakola eta Barea, emanaldia Kalderapekon, maiatzaren 29an, 19:00etan

Erabiltzailearen aurpegia
  Lizardi Mintza Taldeak (LMT) eta Lizardi AEK euskaltegiak anatolatuta Animatu zaitez! Sarrera musu-truk!

POTTO: “Ez gara Palestinaz ari” baina bai…

Erabiltzailearen aurpegia …bertso musikatuez, jakina! Apirilaren 2an egon ziren K. Antzokian ekimena burutzen duten lau sortzaileak eta egin saiotik berreskuratu dituzte zenbait pasarte Iosuk, Erlantzek eta Apolok. ...

Entzun osorik hemen

"La Obra del Siglo" eta Urak bere toki bila

Erabiltzailearen aurpegia Hasi dira Deustuko Kanala irekitzeko lanak. Hasi dira mendeko lanak, ezinbestekoak Bilbo uholdeetatik salbatzeko.

Juan Luis Moraza, Inazio Escudero eta Basauriko Juan y Pablo de Otaola bekeak jaso ditue 2014ko Gure Artea sariak

Erabiltzailearen aurpegia

Ibilbide artistikoaren autormenari jagokon modalidadean Juan Luis Morazak jasoko dau aurtengo Gure Artea saria; Inazio Escuderok, sorkuntza lanean; eta ikusizko arteen arloan egindako lana saritzen dan arloan, Basauriko Kultur Etxeak emoten dauen Juan y Pablo de Otaola bekeak. Sari banaketa ekitaldia garagarrilean egingo da, Donostiako San Telmo Museoan.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Miren Jaio Gure Artea sarien 2014ko edizinoaren epaimahaiburuak ezagitarazo ditue irabazleen izenak, Donostian. Lehenengo modalidade bietako sarodunek, Morazak eta Escuderok, 25.000na ...

'Ene uste makalean'

Erabiltzailearen aurpegia

Soraluzeko Gaztelupe tabernako goiko pisuan lagunarteko barriketaldi modukoak egitea da asmoa, kulturea, euskerea, musikea, literaturea… edo beste gai orokor eta ez hain orokorren inguruan jarduteko.

Martitzen arratsalde/iluntzean izango dira saioak eta konbidadu bat izango da horreetan bere ikuspuntua edo esperientzia azaldu eta horren inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Berbaldiak izango dira batzuetan, liburu edo diskoen aurkezpenak besteetan; eta izango dira literatura testuen irakurraldiak edo/eta horreen inguruko alkarrizketak…

Lagunarteko saioak izango dira, guztientzat edegiak. Bertaratzeko nahikoa da euskalzalea edo kultura ...

Hiru euskal konpainia izango dira Valladolideko TAC Kaleko Antzerkiko Nazinoarteko Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia

Gaupasa, Kukai Dantza & Cesc Gelabert eta Kukai-Tanttaka euskal konpainiek parte hartuko dabe eguazten honetan Valladoliden hasi dan eta azoka moduan be aurkezten daben Kaleko Antzerkiaren Nazinoarteko TAC jaialdiko sail ofizialean. Typical, Gelajauziak eta Komunikazioa Inkomunikazioa ikuskizunak aurkeztuko ditue hiru taldeek, hurranez hurran. Jaialdia domekan amaituko da.

Gainera, Eusko Jaurlaritzearen laguntzaz antolatutako Eskena standa be izango da Valladoliden, euskal konpainien erakusleiho izateko, jaialdiak antzerkiaren munduko eragileakaz hartu-emonak sortu eta sendotzeko aukera parebakoa eskaintzen dauelako.

Hola, Gaupasa taldeak Typical eroango dau ...

Atzerriko unibersidade eta goi mailako zentroetan euskerea erakusteko prestakuntza ikastaro barria eskainiko dau EHUk

Erabiltzailearen aurpegia

EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazinoarteko Harremanen arloko Errektoreordetzeak, Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan, kanpoko unibersidadeetan eta goi mailako zentroetan irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa emongo dau udagoienean. Euskereari eta euskal kultureari ikusgarritasuna eta ospea emoten deutsien ekimenak sustatzearen garrantzia nabarmendu eben aurkezpenean.

Nekane Balluerka EHUko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordeak eta Mari Jose Olaziregi Etxepare Euskal Institutuko Euskeraren Sustapenerako eta Hedapenerako zuzendariak emon eben atzo programearen barri Donostian.

Ikastaro barriak euskerea kanpoko hizkuntza lez erakusten daben irakasle edo irakurleen prestakuntzea ...

Afrika Markinan

Erabiltzailearen aurpegia

Senagaldarren kulturearen barri zabaldu gura dau Haurralde Fundazinoak Markina-Xemeinen. Egon be bertan senegaldar ugari dago. Tailerrak egingo ditue zapatu honetan Uhagon kultur gunean.

Antxoa eguna Ondarroan

Erabiltzailearen aurpegia

Zapatu honetan ospatuko dabe Antxoa egune Ondarroan. Makina bat ekimen eratu dabe eta jai giroan pasauko dabe eguna. Baina batez be antxoak izango dira protagonista, era askotara prestauta,.

Javier de Isusi bilbotarrak 'Baleak ikusi ditut' nobela grafikoa argitaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Frantziako Proventzako kartzela batean ezagutu dabe alkar Josuk eta Emmanuelek; bata ETAko kidea izandakoa, bestea barriz, GALeko kide ohia. Eta tartean, Anton, Josuren laguna, ETAk aita hil eutsona. Hori da Javier de Isusi komikigilearen Baleak ikusi ditut (Astiberri) liburuaren abiapuntua. Komikia gaztelaniaz idatzi dau, He visto ballenas, baina aldi berean euskeraz be urten da, Bego Montoriok itzulita.

Benetako jazoerea dau oinarri De Isusiren komikiak, eta personaiek hartu-emon laburra izan baeben be, eragin handia izan eban bientzat. Alkarrizketak dira nagusi kontakizunean ...

Zientzia eta Teknologiaz ikasten Derion

Erabiltzailearen aurpegia

 BTEK Zientziaren eta Teknologiaren Interpretazino Zentroa da eta Derion dago. Ikasleentzako bisitak eta bestelakoak antolatzen ditue. Eurak ikasleen, zientziaren, teknologiaren eta Zientzia eta Teknologia Parkearen arteko alkargunea izan gura dabe. 

Paul Bilbaok hizkuntza gitxiagotuak berreskuratzeko inbersinoak berbagai izan ditu Galesen

Erabiltzailearen aurpegia

Mudiadau Dathlu'r Gymraeg erakundeak galesa ardatz dauen mintegia antolatu dau egunotan Merthyr Tudful herrian, Galeseran inbertituz: Aurrekontu justuago baten alde lanean izenburupean. Kontseiluko buru Paul Bilbao bertan izan da, Euskal Herriko erakundeek hizkuntza politiketan egin beharko leukiezan inbersinoei buruzko eretxia emoteko.

Galesaren aldeko gizarte mobimenduetako ordezkariez gan, politikariek be parte hartu dabe jardunaldian. Politikariei euren proposamenak plazaratzeko aukerea eskaini gura izan deutsie, baina gizarte mobimentuek zein eskari egiten deutsiezan entzuteko gunea be sortu da.

Kontseiluko idazkari nagusiak hizkuntza ...

MundiBilbao Mensajeros-ekin hiru dira langileei nominak jarraikortasunez ordaintzen ez zaizkien Udalak azpikontratatutako enpresak

Erabiltzailearen aurpegia
EH Bilduren udal taldeak agerraldia egin du MundiBilbao Mensajeros-eko ordezkari sindikalarekin batera, langileei nominak jarraikortasunez ordaintzen ez zaizkien Udalak azpikontratatutako enpresak jadanik hiru direla salatzeko. David Lopategi zinegotzi subiranistak udal gobernu batzordeari eskatu dio gero eta orokortuagoak diren egoera hauek ekiditeko kontrol mekanismoak martxan jartzeko. MundiBilbao Mensajeros-ek egun, bere esku dauka udal mezularitza eta paketeria [...]

EUSKALGINTZA ETA AUZOLANA

Erabiltzailearen aurpegia
Herri honetan, beste askotan bezala, gauza asko egiteko joera dago. Baina, bereziki, azpimarratzekoa da jende, elkarte, eragile eta pertsona ezberdinen lanari esker antolatzen dana; beti ere elkarlan horren atzean irabazteko asmorik ez badago. Izan ere,  auzolana dugu eguneroko tresna hainbat herri proiektu aurrera eramateko. Bere burua antolatzen duen herriak […]