'Arteshop: establezimendu bat, artelan bat' ekimenak bere laugarren edizinoa beteko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur, eguena, Arteshop: establezimendu bat, artelan bat lehiaketearen IV. edizinoko irudia eta barrikuntzak aurkeztu ditue Bilbon. Ekimen barritzaile honi esker, artea eta merkataritzea buztartzen dira, gizarte-interes berean eta eremu fisiko berean: Bilboko urian. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dabe Marta Ajuria Bilboko Udaleko Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkariak, Arantza Lauzirika UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeko dekanoak eta Juan Zapater Bilbao Arte Fundazioko zuzendariak.

Proiektu honen helburua uriko merkataritza-jarduereari laguntzea da. Holan, balio erantsia emongo jako dagoeneko interesgarria dan gure uriko merkataritza-eskaintzeari ...

Lumentxako horma-arte paleolitoko irudien azterketea aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Orain urte bi, ia gura ez dala, Diego Garate eta Joseba Rios arkeologoek gorriz pintautako bisonte bi eta zaldi baten irudia topau zituen Lumentxako koban. Madelaine arokoak dira, 14.000 urte inguru ditue eta Lea-Artibai eskualdean agertutako sasoi horretako bakarrak dira.

Bilboko Foru Liburutegian emon dabe aurkikuntzearen barri arkeologo biek eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak. Lekeitioko alkate Maitane Larrauri eta Ispasterreko Jesus Lekerikabeaskoa be bertan izan dira. Izan be, Lumentxako kobearen sarrera Lekeition dago, baina zati bat Ispasterreko lurretan ...

'Neighbors'

Erabiltzailearen aurpegia

- Zuzendaria: Nicholas Stoller
- Gidoilariak: Andrew J. Cohen, Brendan O'Brien
- Interpreteak: Seth Rogen, Zac Efron, Rose Byrne, Christopher Mintz-Plasse, Dave Franco,
- Produktoreak: Universal Pictures / Point Grey Pictures
- Generoa: Komedia
- Iraupena: 96 min.
- Herrialdea: AEB


Senar-emazte gazte batzuk -Seth Rogen eta Rose Byrne- umea izatean bere lehengo bizimodu parrandazalea amaitu dala konturatu dira, baina ez dabe ulertu nahi. Egoerea okertu egingo jakie, ganera. Izan be, unibersidade ikasle talde bat euren etxe ondora doaz biziten, AEBetako ermandade edo anaitasuna deitzen daben talde ...

Erabiltzailearen aurpegia

kar, kar! Zenbat gezur!

Erantzuna | Urte askotarako -ta geugaz- Ainhoa

Jan patatita?!?

Erabiltzailearen aurpegia
Kaixo ederrok!!! IKusle anonimo batek paketetxo bat bidali dit etxera… eta urduri-urduri egon naiz, opari ederra izango zelakoan… baina bai zera!!! DVD bat zen, bere lagunek umeei esaten dieten astakeriekin!!! Ikusi, ikusi!!! Belarriak odoletan dauzkat!!!

Urte askotarako -ta geugaz- Ainhoa

Erabiltzailearen aurpegia

Zorionak Ainhomarki

Erabiltzailearen aurpegia Doinua: Aita izena

ZORIONAK!!! Olinpotik, Habanero...

Erabiltzailearen aurpegia ZORIONAK!!! Olinpotik, Habanero...

Clown emanaldi arrakastatsuak Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Maiatzaren bigarren asteburuan clown ikuskizunen erakusketa egon zen Zorrotzako Azoka plazan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren eskutik. Giro polita egon zela jakin dugu Bilbao Kulturak egindako bideo batengatik.

EMAKUMEAK NONAHI: Emakume baserritarrak eta elikadura burujabetza.

Erabiltzailearen aurpegia Esti Redondo, EHNE BIZKAIA -ko kide feministak emakume baserritarren egoeraz, ETXALDE elkartearen egitasmoaz eta talde feministekin sortzen ari diren aliantzez berba egin digu.  DESKARGATU HEMEN

Entzun osorik hemen

EREMUZ KANPO: Werner Herzog ez da, guk dakigula, Bilbon inoiz izan.

Erabiltzailearen aurpegia Ez zaio alkaterik hurbildu, hiriak hain ohiko dituen egun umeletan adin guztietako ugaztunei laban eginarazten dien zubi polemiko eta juridikoki problematikoen inguruetan plano osagarriak errodatzen ...

Entzun osorik hemen

Aurkezpen-eztabaida

2014/05/21 19:00

La Bolsa | Alde Zaharra

Etorri aurkezpen-eztabaidara! Han bertan liburua eskuratu ahalko duzu! Elkar ikusiko dugulakoan gaude!

Liburu eta Disko eskaintza AEK-ko euskaltegietan

Erabiltzailearen aurpegia
AEK-ko euskaltegiko ikasleei zuzendutako programa hau urtean birritan egiten da, neguan lehenengoa eta udari begira bigarrena. Berton eskaintza osoa aurkitu ahal izango dituzu. Denetariko liburuak, musika, jolasak… Eskaera egiteko zure euskaltegian bertan bertan bete behar duzu. Katalogoa ikusi nahi? Udako irakurle kanpaina

Bilbao Arena betetzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Arena betetzeko deialdia

Larunbat arratsaldeko partiduan 'Miribilla efektua' beste behin errepikatzeko eskatu dute Bilbao Basketeko jokalariek.