Hemen da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien 2013ko uztea

Erabiltzailearen aurpegia

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

Sarion helburu nagusia, antolatzaileek azpimarratu dabenez, idazle gazteak literaturearen mundura erakartea da. Urtero lez, aurten be literatura arloko persona adituek osotu ditue epaimahaiak. Aurtengo epaimahaikoak ondokoak izan dira: A mailan (11-14 urtean), Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta; B mailan (15-18 urte artean ...

Donostia Kulturak euskal musikariak sarituko ditu Adarra Sariagaz

Erabiltzailearen aurpegia

Donostia Kulturak Adarra Saria sortu dau, euskal musikearen alorrean jardun dauen artista baten ibilbidea eta lana autortzeko. Sari hori urtero emongo da Victoria Eugenia Antzokian, bagilaren 21ean, Musikearen Europako Egunean.

Nerea Txapartegi Donostiako Udaleko Kultura arduradunak eta Miguel Martin Donostia Kulturako Musika arloko arduradunak emondako prentsaurrekoan azaldu dabe saria eskultura bat izango dala eta Donostia Kulturak Marijose Recalde artista iruindarrari egin deutso sariaren garaikurra egiteko enkargua. Lana irudi neutro bat da, adar bat dauena, musikearen jatorria iradoki guran, adarrak ...

Pankreas Arriagan, martxoaren 12an eta 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsoz idatzitako lehenengo tragikomedia  Arriaga Antzokian aurkeztuko dute Tartean Teatrokoek. Goizez ikasleentzat eta arratsaldez publiko ororentzat.

Pankreas Arriagan martxoaren 12an eta 13an

Erabiltzailearen aurpegia
Bertsoz idatzitako lehenengo tragikomedia Arriaga Antzokian estreinatuko dute Tartean Teatrokoek , goizez ikasleentzat eta arratsaldez publiko ororentzat. Zuzendaria Jokin Oregi da eta aktoreak Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria. Harrobia Eskenako aurre estreinaldira Ibarrekolanda Institutuko Batxilergo Eszenikoko ikasleak gonbidatu zituzten otsailaren 28an. Ikuskizunaren amaieran galdetzeko aukera izan zuten. Poz-pozik amaitu zuten astea.
5312 /

Pankreas: aurre estreinaldiko OPI-ak

Erabiltzailearen aurpegia
Patxo Telleriaren hitzak, gutxi gorabehera: " ... bertsotan idatzitako lehenengo antzezlanaren munduko lehenengo ikusleak  ZUEK izan zarete ...". 


Otsailaren 28an Batxilergo Eszenikoko ikasleak Iñaki, Patxi eta Patxo irakasleekin Harrobia Eskenara joan ziren  bertsotan idatzitako lehenengo tragikomediaren aurre estreinaldia ikustera. Ikasleen zain egon ziren Jokin Oregi zuzendaria, Joseba Apaolaza, Mikel Martinez eta Patxo Telleria antzezleak Oso Pertsona Inportanteekin egiten den moduan. Ikuskizunaren amaieran galderak egiteko aukera izan zuten. Ahoa bete hortz gelditu ziren.


Antzezlanaren estreinaldia Arriaga Antzokian izango da martxoaren 12an eta 13an ...

Udaberriko matrikulazioa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
  IKASTARO TRINKOAK Lizardi AEK euskaltegian Cursos intensivos de 4 horas y media Martxoaren 24tik ekainaren 26ra (del 24 de marzo al 26 de junio)   Prezioa: 423 € Ordutegiak (horarios): 8:00-12:30 / 9:30-14:00 Matrikula egiteko martxoan zehar  bulegoa zabalik: Goizez:              10:00-14:00 Arratsaldez:      16:00-18:00 Egunero 2 orduko ikastaroetan ere matrikula zabalik Bilboko euskaltegi guztietan

2014. inauterien balantzea

Erabiltzailearen aurpegia

“Orduan Athkunah Kale Nagusian zehar bere eskua luzatu zuen eta Al Dhe Koah, eguzki-haize irmo baten bidez, bidea mozten zuten zaindarien gurdiak alde batera bultzatu zituen eta Konphartsel-eko tribuak amestutako Kale Nagusian barneratu ziren, malkoak begietan, ikusten ari zirena sinisten ez zutelarik eta zitarak, txirula eta tronpetak jotzen Al Dhe Koah gupidatsuari eta Athkunah bere […]

The post 2014. inauterien balantzea appeared first on Bilboko Konpartsak.

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

Erabiltzailearen aurpegia

Adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun  izango dute aztergai Aiaraldea Irratiak ekoitzitako irratsaioan.

AISZIRIMOLA: Nola landu adimen emozionala?

Erabiltzailearen aurpegia

Adimen emozionala zer den eta hezitzaileok nola landu dezakegun  izango dute aztergai Aiaraldea Irratiak ekoitzitako irratsaioan.

BERBALAGUN TALDE BERRIA DEUSTUN!

Erabiltzailearen aurpegia

Berbalagun talde berria Deustun Ostiral arratsaldero plan berdina duzu? Jende berria ezagutu nahi duzu giro euskaldunean? Euskaraz hitz egiteko bultzadatxoa behar duzu? Aukera ezinhobea duzu oraingoan! Berbalagun talde berria sortuko dugu laster, ostiralero 18.30etatik 19.30etara bilduko dena. Euskaraz gehiago hitz … Continue reading

The post BERBALAGUN TALDE BERRIA DEUSTUN! appeared first on Berbaizu euskara elkartea.

Batzar Irekia

2014/03/05 19:00-20:00

Mullerrenea | Deustualdea

GURE ESKU DAGO DEUSTU Batzar Irekia, osteguna 6, 19:00-20:00 Berbaizuko lokaletan. GERO ETA HURBILAGO DUGU ekainaren 8ko GIZA-KATEA eta atxekimenduak batzen jarraitu behar dugu. GAIAK 1.-Erabat lotu Deustuko giza-katerako "metroen salmenta" puntu finkoak. 2.- DEUSTUKO Jaietarako zer egin guztiz zehaztu. IDEIAK: Ostirala 14ko pregoi eta bajadan presentzia bermatu eta txosnak zabaltzean kartel bana jarri (La Casillakoa eta Deustuko "salmenta" puntu finkoena). Igandea 16 saiatu goizeko emakumeen aurreskuan zein arratsaldeko pilota partidetan info-jaima jartzen , arratsaldeko pilota partidak baino lehen ESKUA OSATU+argazkia (16:30?). Igandea 23 dantza erakustaldian info-jaima jarri. Bazkari herrikoian?, Bertso saioan? 3.- Ideia berriak batu eta hitzorduak zehaztu, aurretik erabakitako lanak burutzeko.

Kontraekonomia jardunaldiak Sarrikon, pentsamendu hegemonikoa gainditzeko

Erabiltzailearen aurpegia

Sarrikoko fakultateko Ikasle Asanbladak kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu, hezkuntza eta ekonomia eredua jorratu eta alternatibak eztabaidatzeko. Martxoaren 6an hasi eta 24an amaituko dira.

'Lingua Nabajorum' antzezlanak irabazi dau Donostia Antzerki Saria

Erabiltzailearen aurpegia

Tartean Teatroa eta Ez Dok Hiru Bikoteatroaren Lingua Nabajorum antzezlanak irabazi dau Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatzen daben Donostia Antzerki Sariaren XIV. edizinoa. Saria emoteko ekitaldia Antzerkiaren Nazinoarteko Egunean izango da, martiaren 27an, 20:00etan, Victoria Eugenia Antzokian. Ondoren, antzezlana eskainiko dabe Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek.

Talde irabazleak 10.000 euro eta Dora Salazaren serigrafia bat jasoko ditu; 8.000 euro orain eskuratuko ditu eta ganerako 2.000 euroak jasoteko, 2016. urtea amaitu aurretik euskerazko ...

2014ko Gure Artea sarien deialdia martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Gure Artea sariak arautu eta horreetarako deialdia egiten dauen agindua onartu dau. Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzea dabe helburu sariok.

Aurtengo deialdian, Gure Artea sariak hiru ataletan banatuko dira: ibilbide artistikoa autortzeko saria, 25.000 eurokoa eta persona fisikoei zuzendua; sorkuntza lana autortzeko saria, 25.000 eurokoa eta persona fisikoei zuzendua; eta ikusizko arteen arloan eragileek egindako lana autortzeko saria, 15.000 eurokoa, eta persona fisiko nahiz ...