Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Zezeilaren 28an, Euskaltzaindiak Osoko bilkurea egin eban Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Baionan edegitako gogoeta-aldiak orain arte emon dituenak berretsi ditue. Euskaltzaindiko zuzendaritzeak eta Gramatika batzordeak akordioa lortu dabe lan batzuk egiteko, eta holan, besteak beste, batzordeak Euskal Gramatikaren Lehen Urratsak lanaren eguneratzea eta moldaketea egingo dau, Donostian batutako eta ordezkatutako euskaltzain oso guztien adostasunez halan erabagita.

Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko 15 kideek dimisinoa emon eben igaz, abenduaren hasieran. Hilaren 20an, osoko bilkurea egin eben Baionan, eta orduan ebatzi eben ...

Martxan da XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaiko Foru Aldundiak XV. Pedro Mari Unanue Bilbo-Bizkaia Nazinoarteko Lehiaketan parte hartzeko deialdia egin barri dau. Eskaerak aurkezteko epea bagilaren 6an amaituko da. Kanporaketa-probak zemendiaren 22an hasiko dira.

Pedro Mª Unanue Bilbo-Bizkaia Lehiaketearen helburu nagusia gaitasun lirikoak dituen personak aurkitzea eta euren ibilbide artistikoen hasieran laguntzea da, Aldundik iturriek adierazo dabenez. Nazinoarteko edozein abeslari lirikok parte hartu ahal dau: soprano, mezzosoprano, kontralto, kontratenore, tenore, baritono eta bajuek.

Parte-hartzaileek epaimahaiaren aurrean, zuzenean, kantau beharko dabe. Maria Bayo soprano nafarra izango ...

Barikuan abiatuko da Gipuzkoako 34. Eskolarteko Txapelketea

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.

Bertsopapel ariketea Zarauzko Oteiza Lizeoan izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Zarauzko eta Orioko Ikastolek, Getariako Iturzaeta eskoleak, Zumaiako eskoleak eta Hernaniko BHI-ko 205 ikaslek hartuko dabe parte.

Ondoren, arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, Saio didaktikoa izango da ...

Leioan martiaren 19an berbodromoa egingo dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 19an Leioan euskerearen erabilerea bultzatzeko berbodromoa egingo dabe. Sakoneta kiroldegiko frontoian alkar ezagutzen ez diran Leioako bizilagunek euskeraz berba egiteko aukerea eukiko dabe, horretarako beren beregi prestauko dan ekimenean. Lamia AEK-k, Mastitxu udal euskaltegiak eta Leioako udalak antolatutako berbodromoan izena emoteko emaila, honakoa: leioa_berba@aek.org Nerea Gijarrubia Leioako berbalagun egitasmoko koordinatzailea dogu. Datorren asteko eguaztenean, berbodromoan hiru gai landuko dabez: oporrak, Leioa eta Euskerea zein Zaborren Auzia. Nerea Gijarrubiak esan deusku urte batzutatik hona Leioan euskerearen erabilerea indartuz ...

Muxikan, Ibarruriko mendi martxan 400 lagun batu gura dabez

Erabiltzailearen aurpegia

Martiaren 16an Ibarruriko mendi martxea egingo dabe. Igaz ia 400 personak hartu eben parte eta aurten kopurua hobetu gura dabe. Goizeko 08:30etan 15 kilometroko martxa laburrak eta 23 kilometroko martxa luzeak urtengo dabe. Domeka horretan, goizeko 10etan mendi lasterketarako sasoia izango da. Lander Bereziartua antolatzaileak azaldu deusku mendi lasterketak Muxikako auzo ugari zeharkatuko dauzela. Ibilbidean zehar jan edana egongo da eta parte hartzaile bakotxari kamiseta bat oparituko jako. Izena emoteko azken eguna martiaren 12a izango da. Internetez izena emoten ...

Laneko, Bizkaiko sagardau ekologikoa

Erabiltzailearen aurpegia

Gizaburuagan dagoen Laneko kooperatibeak egiten dau. 1996an eratu eben kooperatibea. Sagar ekologikoak erabilten ditue ekoizpenerako, eta horrez gain sagardaua egiteko prozesuan be baldintza zehatz batzuk bete behar ditue, araudiak bete behar dira. Urtean 80.000 litro inguru ekoizten ditue danetara, eta hortik 2.000 litro inguru dira ekologikoak.  

Gurutzetako ospitalean umeentzat zabaldu daben errehabilitazino zentrotik 40-50 ume igaroten dira egunero

Erabiltzailearen aurpegia

Honelako gela bat zabaltzeko beharrizana egoala esan deusku Lau Haizetara irratsaioan Maider Goenetxea fisioterapeuteak. 40-50 umeri laguntzen deutse egunean. Txikienak jaiobarriak dirala esan deusku Goenetxeak.

Txapelpunkek 'Los mejores de los peores' taldearen seigarren diskoa kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Txarrenen artean onenak eurak dirala dinoe Txapelpunkekoek, eurak eta beste hainbat lagun, onenetan onenak badakigu-eta nortzuk diran, betikoak. Eta horreek, alderdi politikoak, bankariak, politikariak dira Lekeitioko laukotearen behar barriko protagonistak. Inozkoen errazen sortu ditu kanta barriak Iñigitok, bederatzi hilebete eskasean. Daborduko hainbat hitzordu ditue diskoa zuzenean aurkeztezko; barikuan, hilak 7, Gasteizko JimmyJazz aretoan joko dabe.

Diskoaren aurkezpena Bilboko Kalderapekon egin dabe Iñigito eta Atrofi anaiek, eta eurekaz Baga-bigako Ritxi Aizpuru izan da. Egoereak berak kantak idazten lagundu deutsola ...

Bermeoko XX. Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Arrain Azokea maiatzaren 16, 17 eta 18an izango da, eta aurten, XX. edizinoa beteko dau. Arrain Azokea euskal produktu eta kulturearen erakusleiho aparta dala adierazo dau Bermeoko Udalak, eta haren alde egiten dauen apustua berretsi dau. Izan be, Bermeoko Udalak jakinarazo dauenez, 1994. urtetik egiten dan Arrain azokea, lehenengoa da Euskal Herrian eta gaur egun mueta honetako azoken artean garrantzitsuena da Euskal Herri mailan.

Bermeoko Arrain Azokea erreferentea izateko alkarlanean dabilz Udala, kontserbagileak eta erakundeak. Oso garrantzitsua da ...

Timoteo Atutxa bekeak badauka onuraduna

Erabiltzailearen aurpegia

Euren orain arteko ikerketen kalidadeagaitik, eta egin daben proposamen erakargarriagaitik, Oiane Valero eta Jose Mari Uriarte historialari bizkaitarrak izango dira Timoteo bekearen onuradunak. Bi proposamen baino ez ziran aurkeztu lehiaketara, baina epaimahaiak nahiko argi euki eban euren proposamena sakona eta landutakoa zala. Valero historian lizentziautakoa da; Uriarte historian doktore eta filosofia eta letretan lizentziaua da. Euskal Memoria Fundazinoko kide dira biak.

Helburu bikotxa dauka bekeak. Batetik, Timoteoren figurea aztertzea, bere historia, militantzia eta heriotzea zelakoak izan ziran argitzeko. Igaz egindako ...

Begoñan egongo gara bihar

Erabiltzailearen aurpegia
Bihar Begoñako auzoan egongo gara Begoñako Igogailuaz eta planteatu nahi dituzuen bestelako gaiez mintzatzeko. 18:30etan Helena Gartzia zinegotzia Mallonako Futbol zelaiko atarian egongo da zuekin egoteko eta esateko duzuena entzuteko.

Feminismoa hizpide, aste bukaera honetan Gabriel Aresti euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna delarik, Gabriel Aresti euskaltegian emakumearen egoeraren inguruko gogoeta egitera gonbidatu nahi ditugu ikasleak zein irakasleak. Horretarako, World Kafea antolatu dugu ostiralean eta larunbatean: martxoaren 7an, goizeko 10:30ean zein 11:30ean Kafe Antzokian, arratsaldeko 5:00etan eta 7:ooetan euskaltegian, eta larunbat eguerdian, 13:00etan, euskaltegian. Lehenik eta behin, “Zergatik Wally?” animazioa ikusiko dugu, non emakumeek bertsolaritzan duten presentziaz hausnartzen duten. Bideo hori abiapuntu izanik, beste arlo batzuk aztertzeari ekingo Segi irakurtzen
5267 /

Gabriel Aresti euskaltegiak ume eta gazteentzako koloniak, tailerrak eta akademia eskaintzen ditu Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia
Aste Santuan eta Pazko Astean, udan eta gabonetan bezala, Gabriel Aresti euskaltegiak ume eta gazteei ere eskaini nahi dizkie eskolarik ez duten egun horiek pasatzeko aukera aproposak Bilbo erdian eta euskaraz. 2 eta 6 urte bitarteko umeek eta 6 eta 12 urte bitartekoek zein 12 eta 16 urte bitarteko gazteek gustuko jarduerak eginez disfrutatuko dute oporretako goizetan. Koloniak eta tailerrak Aste Santuko oporraldian Haur kanta eta jolas koloniak (2 -6 urte*/ Segi irakurtzen