Aurkezpen-eztabaida

2014/05/21 19:00

La Bolsa | Alde Zaharra

Etorri aurkezpen-eztabaidara! Han bertan liburua eskuratu ahalko duzu! Elkar ikusiko dugulakoan gaude!

Liburu eta Disko eskaintza AEK-ko euskaltegietan

Erabiltzailearen aurpegia
AEK-ko euskaltegiko ikasleei zuzendutako programa hau urtean birritan egiten da, neguan lehenengoa eta udari begira bigarrena. Berton eskaintza osoa aurkitu ahal izango dituzu. Denetariko liburuak, musika, jolasak… Eskaera egiteko zure euskaltegian bertan bertan bete behar duzu. Katalogoa ikusi nahi? Udako irakurle kanpaina

Bilbao Arena betetzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia

Bilbao Arena betetzeko deialdia

Larunbat arratsaldeko partiduan 'Miribilla efektua' beste behin errepikatzeko eskatu dute Bilbao Basketeko jokalariek.

Kontzertu programazio oparoa Otxarkoagako 2014ko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Kontzertu programazio oparoa Otxarkoagako 2014ko jaietan

Menta Trío, Itziarren Semeak, Sin Rumba Fija, Orquesta River eta talde gehiagok joko dute aurten.

Buruz buruko lau izarrak, kantxara

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Buruz buruko lau izarrak, kantxara

Zabaletak jokatu ezin duenez, Urrutikoetxea bizkaitarra zuzenean doa finalaurrekora.

10 urte ACBn

Erabiltzailearen aurpegia

10 urte ACBn

León Caja Españaren aurkako finaleko hirugarren partidua izan zen. Orain dela 10 urte gaurko egunez, Bilbao Basketek Espainiako saskibaloiko mailarik gorenera igotzea lortu zuen Leonen, etxeko taldeari finaleko hirugarren partiduan 55-71 irabaziz.

Enpresa txikiek energia fakturearen %48 aurreztu leikie

Erabiltzailearen aurpegia

Energiaren Euskal Erakundeak enpresa ertain eta txikiei emondako aholkuei esker PYMEek energia fakturea %48 murriztu dabe.
Enpresa ertain eta txiki batzutan elektrizidade eta gas hornikuntzei buruzko gomendioak martxan jarri dabez eta 2013an guztira 20 mila euro aurreztea lortu dabe. Guztira 40 bat enpresa txiki eta ertain izan dira, honeen artean gehienak industria alorrekoak.
Zuriñe Lagok EVEko industria teknikariak esan deusku energia aurrezteko neurrien inguruan ondino ezjakintasuna handia dala.
Enpresa ertain edo txiki batzuetan 800 kilowateko potentzia kontratauta daukie eta 500 ...

III. ArgIHIzkiak: argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketea martxan

Erabiltzailearen aurpegia

Egizu alkarteak eta UK aldizkariak, Getxoko, Leioako eta Berangoko Udalen eta Uribe Kostako Mankomunidadearen laguntzinoagaz antolatutako ArgIHIzkiak, argazkietan oinarritutako III. testu laburren lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren bagilaren 5era arte egongo da zabalik.

ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa dea, euskeraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. Argazki, erretratu, potret edo fotografia berbak erabilten doguz euskaldunok grezieraren photos (argia) eta graphis (marrazkia, idazkerea) berbakaz sortutako fotografia berbea adierazoteko. Argiagaz marraztea edo idaztea da, beraz, fotografia berbearen jatorrizko esanahia. Lehiaketeak helburu ...

Henry Mooreren zazpi eskultura handi ikusgai dagoz Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Garagarrilaren 17ra bitartean, Bilboko Casilda Iturriza parkean Henry Moore eskultore ingelesaren zazpi pieza handi egongo dira ikusgai. 1960tik 1982ra bitartean egindako lanak dira, bere ibilbideko sasoirik onenekoak.

la Caixa finantza erakundeko Gizarte Ekintzak eta Bilboko Udalak atzo aurkeztu eben erakusketea. Ibon Areso Bilboko alkateak, Caixako Juan Pedro Badiolak Caixako EAEko eta Kantabriako zuzendariak eta Sebastiano Barassi Henry Moore Foundation erakundeko konserbatzaileak inaugura eben atzo Henry Moore.

Ondoko lanak ikusi daitekez: Figura etzaba, bi piezatan, 2.a (1960), Zutikako figura handia ...

Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskaltzaindiak 2016. urtera arteko hitzarmen-markoa sinatu dabe Baionan

Erabiltzailearen aurpegia

Frantxua Maitia EEPko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hurrengo urte birako hitzarmena eta 2014rako betebeharrak jasoten dituan gehigarria izenpetu dabe Baionan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Erakunde bien arteko lankidetzea garatu eta egituratzen dau akordioak.

2008. urteko urtarrilaren 24an izenpetu eben Euskaltzaindiak eta Euskararen Erakunde Publikoak lehen hitzarmen-markoa. Hitzarmen orokor horrek erakundeen arteko lankidetzearen nondik norakoa zehazten eban, eta lankidetzaren ardatzak eta erakunde bakotxaren betebeharrak finkatzen. Bestalde, urtero, hitzarmen orokorrari lotutako urteko gehigarri bat sinatu izan da, urteko lanak alkarregaz zehazteko ...

Emakumeentzako kalidadeko osasuna aldarrikatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Ezkerraldeko hainbat emakume alkartek agerraldia egin dabe gaur "Emakumeok baditugu arrazoi osasuntsuak kexatzeko" lelopean. Maiatzaren 28an Emakumeen Osasunaren nazinoarteko eguna izango da eta euren kezkak azaldu ditue. Besteak beste prebentzinorako araketa ginekologikoak egitea aldarrikatzen dabe, aldian aldian. Ezkerraldeko emakume taldeen arabera, gero eta murrizketa gehiago egiten da osasun arloan be eta horrek eragin kaltegarria dauka.

Benito Lertxundi kantariarentzat Gipuzkoako Urrezko Dominea

Erabiltzailearen aurpegia

Gipuzkoako Foru Aldundiak kantari eta konpositore oriotarraren ibilbide artistiko luze eta emonkorra nabarmenedu dau Urrezko Dominea emoteko. Urrezko Plaka bi be emon ditu, bata frankismoaren sasoiko Ordena Publikoaren Auzitegiaren errepresinoa jasan eben emakumei, eta bestea, Beroa Gipuzkoako harrera familien alkarteari. Sari-emote ekitaldia bagilaren 12an egingo dabe.

Ohorezko bereizgarriok emoten jakiez Gipuzkoako interes orokorraren alde merezimendu bereziak egin dituen persona edo alkarteei, edo nabarmentzeko ibilbidea eta lana dituenei. Larraitz Ugarte foru gobernuko bozeroalearen arabera, euskal kantagintzearen sortzailerik handienetakoa da, edozein ...

Ilusinoaren lorea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur landatu dabe ONCE Fundazinoak, Bilboko udalak eta La Pureza de Maria ikastetxeko ikasleek. Zemendiaren hamaikagarrena Ilusinoaren egun izentetako eskatzeko ekimena izan da, besteak beste. ONCEk eta bere Fundazinoak eratutako eskola lehiaketan parte hartu daben 100.000 ikasleek emondako 20.000 ideietan oinarritutako testua prestau dabe. Testu honentzako atxikikendua eskatuko deutse Erkidegoko, Estaduko eta Europako erakundeei. Helburua Ilusinoaren eguna sortzea da.