5147 / 5146 /

Nola izango da internet hemendik 10 urtetara?

Erabiltzailearen aurpegia

internet

Pasa den martxoaren 12an interneteko 25. urteurrena ospatu izan da. Hau dela eta, Pew Research ikerketa zentroak etorkizunean izango dugun interneteri... Continue reading »
5145 / 5144 / 5143 /

We can do it!

Erabiltzailearen aurpegia
Mozorro sexisten aurkako kanpaina egin dute Umorez talde feministako lagunek.



Atzo deialdia zabaldu zuten:
BIHAR DANOK WE CAN DO IT! GOGORATU: BUZOA EDO ALKANDORA URDINA, PRAKA BAKERUAK ETA ZAPI GORRIA BURUAN! ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HAR EZAZU!

Gaur pozik egoteko erantzuna jaso dute. Zorionak!

Otsaileko Udalbatzarraren laburpena

Erabiltzailearen aurpegia
Kontsultatu hemen otsaileko udalbatzarraren laburpena: Otsaileko udalbatzarra
5116 /

#Blogetan lehiaketa: Zientzia eta teknologia kategoriako finalistak

Erabiltzailearen aurpegia

Blogetan-zientzia-teknol-finalistak

Kategoriaz-kategoria azaldu ditugu egun hauetan Blogetan, blog izarren bila lehiaketako finalistak diren blogen ezaugarriak. Oraingoan, zientzia eta teknologia kategoriari ekingo... Continue reading »

Martiaren 3an kalera urteteko deia egin dau GUNEk

Erabiltzailearen aurpegia

Gune plataformak astelehenean Bilbon egongo dan Europa mailako ekonomia goi batzararren kontra kalera urteteko deia egin dau. Bilbora krisiaren ideologoak, onuradunak eta konplizeak etorriko dirala esan dabe gizarte eragileek. Astelehenean goizeko 10etan manifestazino bik urtengo dabe Arriaga plazatik eta Jesusen Bihotzetik. Moyua plazan manifestazino horreek bat eginda Gugenheimeruntza jarraituko dabe. Museo horretan pobreziaren errudunak batuko dirala esan dabe gizarte eragileek eta sindikatuek. Pobreziaren aurkako neurriak hartzea arazo ekonomikoa baino borondate politikoaren kontua dala gaineratu dau Ainhoa Etxaidek. Astelehenean arratsaldeko 4retan ...

Hiztegi Batua, OEH eta EODA eskuko telefonoan konsultetako aukerea zabaldu dau Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia

Akademiaren webgunearen atal erabilienak eskuko telefonoan eskura izateko, webgunea moldatu dau Euskaltzaindiak. Hemendik aurrera, webgunearen bersino arruntean ez eze, Hiztegi Batua, Orotariko Euskal Hiztegia eta Euskal Onomastikaren Datutegia Smartphone eta iPhone muetako telefonoentzako egokitutako moldean be konsultau daitekez. Eskuko telefonotik webgune osoa ikusteko be aukerea emoten da. Lana Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaritzan garatu da, Akademiaren Informazino eta Komunikazinoaren Teknologiak (IKT) batzordearen gidaritzapean.

Horren aurkezpena gaur egin da, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Alazne Gorrotxategi informatikariak emon ditue zehetasunak ...

Alkarlanerako akordioa sinatu dabe Hekimenek eta Udalbiltzak

Erabiltzailearen aurpegia

Hekimen euskal hedabideen alkarteak eta Udalbiltza Euskal Herriko udal eta udal hautetsien biltzarrak alkarlanerako hitzarmen estrategikoa sinatu barri dabe, 2014-2015 aldirako hain zuzen be.

Erakunde bietako presidenteek sinatu dabe asteon Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean, Hekimeneko Iban Arantzabalek eta Udalbiltzako Mertxe Aizpuruak. Herri baten zutabeetakoa bat komunikazinoa da, eta gure kasuan ezinbestekoa da Euskal Herria aintzat hartzen daben hedabideen arteko lankidetzea. Euretako batzuk tokiko hedabideak dira, besteak Euskal Herri mailakoak, eta guztiak dira funtsezko gure Herri hau kohesionetan joateko, adierazo ...

Bizkaian 648 lagunek euren soldataren zati bat beharrizanean dagozanei laguntzeko emoten dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Bizkaian 648 lagunek euren soldataren zati bat beharrizanean dagozanei laguntzeko emoten dabe. Caritasek eta Bizkaiko kristau talde batzuk kanpaina berezia ipini dabe martxan Eñaut Aiala Justizia eta Fedea alkarteko kideak azaldu deuskunez. Soldataren zati bat edo lanordu batzuk eskeintzen deutsez behar dabenei.

Kimuak 2014 egitasmoan izena emoteko epea maiatzaren 30era arte egongo da zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

Kimuak egitasmoaren 2014. urteko edizinora film laburrak aurkezteko epea zapatu honetan, martiaren 1ean, edegiko da, eta maiatzaren 30era bitartean egongo da zabalik. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategia Fundazinoaren laguntzinoagaz antolatutako programeak euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu.

Horretarako, zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialduko den katalogo bat argitaratuko da, eta aukeraketan parte hartu nahi daben zuzendari edo produktoreek, 30 minututik beherako iraupena daben lanak bialdu beharko ditue ...