Euskarazko blog esperientziak #Blogetan jardunaldian: Hazitegia

Erabiltzailearen aurpegia

ibai_amaia_hazitegia

Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldiko atal ezberdinak nola egituratuko ditugun azaltzen gabiltza egunotan. Euskal blog ezberdinen egitasmoei buruz gehiago jakiteko... Continue reading »

Eguneroko indarkeriei buruzko berbaldiak

2014/02/24 - 2014/02/26

Barria eraikina (Plaza Barria 4) Alde Zaharra |Hitzaldia

"Eguneroko indarkeriak" lelopean ospatuko dira berbaldi batzuk otsailaren 24,25,26, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutoaren eskutik, urtero garatzen dauan astean. Aitatutako berbaldi guztiak Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4.Bilbao) izango dira, 19:30etatik aurrera.

#Blogetan, euskal blogarien topaketa jardunaldia: Gorka Jakobe Palazio izango da jardunaldia zabalduko duena

Erabiltzailearen aurpegia

Gorka Palazio Katedraduna

Martxoaren 6an Blogetan! Euskal blogarien topaketa jardunaldia ospatuko dugu Euskararen Etxean. Atal ezberdinez osatuko da ekitaldia eta hitzaldiak, mahai-ingurua eta euskal blog egitasmo... Continue reading »

Publierreportaia Deia egunkarian

Erabiltzailearen aurpegia
Otsailak 13 irakurri ahal izan genuen “albistea” Noticias taldeko Deiaegunkarian: “Bilbotarren erdiak euskaraz hitz egiten du”.Administrazio desberdinen, Bilboko udala bereziki, papera goraipatzenduen gaztelania hutsezko artikulua da hau, Bilboren balizkoberreuskalduntzean aktore nagusiaren papera esleituz udalari. Errealitatea, ordea, arras desberdina da; ezin da ukatu Bilbok azkenhamarkadetan izan duen gorakada euskaldun kopuruan, baina aldebatetik, gorakada ez da izan […]

AISZIRIMOLA: Umeen plazera eta kili-kiliak

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurko gure irratsaioan gurasoei zuzendutako gutun bat ekarri dugu zuen belarrietara, edoskitze eta amatasunaren 25 argazki historiko gomendatu dizkizuegu orrialde honetan bisitatzeko aukera emanez, Bizkaiko Urtxintxa Eskolako ikastaro baten berri ere eman dugu: Garapenerako Hezkuntza eta Kontsumo arduratsua. Topatu.info atarian formazeutika atalean eskegitako “La luna en ti” hilerokoaren inguruko dokumentala gomendatzen dizuegu, besteak beste.

AISZIRIMOLA: Umeen plazera eta kili-kiliak

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurko gure irratsaioan gurasoei zuzendutako gutun bat ekarri dugu zuen belarrietara, edoskitze eta amatasunaren 25 argazki historiko gomendatu dizkizuegu orrialde honetan bisitatzeko aukera emanez, Bizkaiko Urtxintxa Eskolako ikastaro baten berri ere eman dugu: Garapenerako Hezkuntza eta Kontsumo arduratsua. Topatu.info atarian formazeutika atalean eskegitako “La luna en ti” hilerokoaren inguruko dokumentala gomendatzen dizuegu, besteak beste.

Eguenean hasiko dira Bilboko Aratusteak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Hamar urteren ondoren barriro be Konpartsak Kale Nagusian izango dira eta desfilea eurek antolatuko dabe.Eguenean Farolin eta Zarambolasen epaiketea egingo da.

 

Itzulpenak eta dokumentazino eleanitza kudeatzeko Itzulges aplikazinoa aurkeztu dabe

Erabiltzailearen aurpegia

Iberba Aholkularitzeak Itzulges izeneko aplikazinoa sortu dau, enpresetan euskerearen eta beste hizkuntzen itzulpenak, horreen kudeaketea, testuen idazketea eta abar errazteko eta laguntzeko. Aplikazinoaren helburua dokumentazino eleanitza sortu eta erabilten daben enpreseei tresna praktiko bat eskaintzea da. Holan, enpresako langileek edo euren kanpo itzultzaileek, itzulpenak egitean edo euskeraz zein beste hizkuntzetan testuak idaztean, memoria elikatzen da.

Itzulgesen helburua langileak euskerearen normalizazinorako eragile aktibo bihurtzea da, oinarrizko tresnak eskainita: memoria eta hiztegiak konsultau ahal izatea, bialdu aurretik eginda egon daitekeen ehunekoa ...

'Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean' erakusketea Bilboko Alondigara ailegau da

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 4ra arte egongo da ikusgai Alondigan Badu, Bada. Euskara mundu eleanitzean erakusketea. Donostiako San Telmo museoan abiatu zan proiektua, Etxepare Euskal Institutuaren babesagaz. Apurka-apurka egitasmoa sendotzen joan da, Baionan izan zan lehenengo eta Gasteizen ostean.

Bilboko Alondigan aurkeztu dabe erakusketea, Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendaria bertan izan da. Gure hizkuntzeari buruzko azalpenak mundu osoan barrena zabaltzeko aparteko tresnea da, bai nazinoarteko unibersidadeetan, bai bestelako egitasmoetan burutzen doguzan zabalkunde lanetan bere, adierazo dau.

Euskerearen benetako misterioa ez da bere ...

Ana Malagonek 'Lasai, ez da ezer gertatzen' bere lehenengo liburua kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia

Orain dala urte bi hasi zan Ana Magalon donostiarra ipuinak idazten, Interneteko atari baten, www.samuraitasuna.org gunean, hain zuzen be. Mikroipuinetako asko Lasai, ez da ezer gertatzen (Elkar) liburuan topauko doguz. Iban Zalduak berbaurrean dinoenez, frustrazinoaren koordenadak erakusten ditue testuek, insatisfazinoaren eta inkomunikazinoaren kartografia.

Danetara, 162 ipuinek osotzen dabe Malagonen lehenengo liburua. Bakardadea eta frustrazinoari aurre egiteko ironia darabile kontakizunetako protagonistek, egoera erlatibizetako aukerea emoten deutsie. Ironia presente dago mina presente dagoan neurrian -dino egileak- Ironia distantzia hartzeko modu ...

Bertsolariak Libre aldarrikapena gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia

Gasteizko Aihotz plazan, Euskal Herriko bertso munduko 120 lagunek garbi adierazo dabe pentsamenduek, plazek, kaleek, bertsolariek, sortzaileek adierazpen askatasuna behar dabela.

Salatu nahi dogu Jagoba Apaolaza (Gasteiz) eta Iker Pastor (Zalduondo) bertsolariak astelehen honetan, zezeilaren 24an epaituko dituela presoen senideen omenezko kalejiran bertsoak kanteteagaitik. Ekitaldian kantautako bertso-sorta idatziagaz bat egin dogu bi inputatuakaz adieraztean 'nik be kantau dot eta kantauko'.

Jon Maiak eta Beñat Gaztelumendik egindako adierazpena Iratxe Ibarrak eta Beñat Gaztelumendik irakurri dabe han batutakoen izenean:

Kantetea delitu bada ...

Akaitze Kamiruaga: 'Bizimodua bera aldatzen dan neurrian, Karnabalak aldatzen doaz'

Erabiltzailearen aurpegia

Adolfo Arejitak Bilboko Euskal Museoan emondako berbaldia da Aratusteak Bizkaian liburuaren abiapuntua. Labayru Ikastegiko Akaitze Kamiruaga, Igone Etxebarria eta Arejitak berak atondu dabe lana, liburua eta DVDa. Erraz irakurteko testuak eta irudi ugari ditu batak, eta lekukoei eta adituei egindako alkarrizketa laburrak besteak. Aratusteen jatorria, izenaren ingurukoak, ezaugarriak, aurreko jaiak eta herriz herri jasotako informazinoak osotzen dabe lana. Geureak-Herri ondarea bildumako hirugarren alea da.


1.- Aratusteak, inauteriak, karnabalak... zelan esan beharko geunke?

Bizkaian momentu honetan zabalen dabilena Karnabal berbea ...

Urko Aristi kazetariak hartu dau Mikel Irizarren lekukoa Tokikom-en presidente karguan

Erabiltzailearen aurpegia

Tokikom, toki komunikabideen bateraguneak Batzar Nagusia egin eban zapatuan MUren Aretxabaletako komunikazino kanpusean. Toki komunikabideek orain urte bi alkartea sortu ebenetik egindako bidea errepasau ondoren, egitasmoa sendotzea erabagi eben batzarrean.

Mikel Irizarrek gogorarazo dauenez, Tokikom eratu genduanean, bi urteko epea emon geuntsan egitasmoak etorkizunik ba ete eban jakiteko. Egindako bideari erreparauta, argi daukagu Tokikomek hartu dituala lekua eta funtzinoa. Sorrerako hiru helburu nagusiak, eta egindako lanak ekarri ditu gogora gaur arte presidentea izan danak:

• Esparru komunen kudeaketea: Tokikomek pausu ...

Xabier Goikuria Kongon 50 urtez misiolari

Erabiltzailearen aurpegia

Ia 50 urte egin dauz misiolari Kongon Xabier Goikuriak.Euskal Herrian dago egunokaz, baina Kongora itzultzeko gogoagaz. Likasin Panda auzoan lanean jarraitzeko. Orain 47 urte, Francoren sasoian, erabagi eban misinoetara joatea Goikuriak.Hainbat proiektu burutu dabez urte guzti honeetan. Eskolea be egin dabe. Kongoko bizilagunen eskubideen alde lanean jarraitu beharra dagoala onartu deusku Goikuriak. Momentu honetan arduratzekoa da misiolariaren arabera ingurune haretako bizilagunen segurtasuna. Shinkolobwe-ko uranio mehategian inolako babes barik behar egiten dabelako.