UEMAk udalen euskalduntzean dihardu

Erabiltzailearen aurpegia

Udalerri euskaldunen mankomunidadeak, UEMAk udalen euskalduntzeari buruzko ikerketea egin dau. Emaitzek erakutsi dabe orokorrean UEMAko udalak egoera onean dagozala. Hala ere, erritmo diferenteak dagozala ikusita lau multzo bereiztu dabezala azaldu deusku Lau Haizetara irratsaioan UEMAko euskera teknikaria dan Iratxe Ibarrak.

Abian da Harrapazank programa

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak abian jarri du “Harrapazank” programaren bederatzigarren edizioa.

Inauteriak datoz Gabriel Aresti euskaltegira

Erabiltzailearen aurpegia
Aste honetan Inauteriak hasiko dira Bilbon, eta urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegian ere gogoz ospatuko ditugu. Girotzen hasteko, asteazkenean, hilak 26, Mikel Urbeltzek “Inauterietako erritual, dantza eta sinbolo”ei buruzko hitzaldia eskainiko digu, goizeko 8:00etan, eguerdiko 14:30ean eta arratsaldeko 4:30ean, Kafe Antzokian, hobeto uler dezagun nola eta zergatik ospatzen ditugun festa horiek Euskal Herri osoan eta beste hainbat tokitan. Bitartean, hemen duzu Ibaizabal telebistak egindako bideo interesgarri bat jai garrantzitsu horietaz Segi irakurtzen

Inauteriak 2014: Egurraldia!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Badatoz Inauteriak Bilbora, eta urtero bezala, Bilboko Konpartsek sekulako programazioa prestatu dute.   Hasteko, apertibo gisa, otsailaren 23an, igandea, III. Inauterietako Pontxe eta Tostada lehiaketa egongo da Plaza Barrian, eguerdiko 12etatik aurrera ( bertan izena emateko aukera). Baina astebukaeran berriro elkartuko gara hainbat hitzordu garrantzitsutan: otsailaren 27an, osteguna, 19:30ean Farolin eta Zarambolasi epaiketa eta jarraian […]

Eguneroko indarkeriei buruzko berbaldiak

Erabiltzailearen aurpegia

"Eguneroko indarkeriak" lelopean ospatuko dira berbaldi batzuk otsailaren 24,25,26, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutoaren eskutik, urtero garatzen dauan astean. Aitatutako berbaldi guztiak Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4.Bilbao) izango dira, 19:30etatik aurrera.

Mikel Trueba santurtziarrari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia

Alboko Esklerosi Amiotrofikea (ELA) gaixotasuna izan eban Mikel Trueba santurtziarra omenduko dabe bihar . 38 urtegaz hil zan gazteak "Alma" izeneko dokumentala egin eban eta mundu guztiak gogoratzen dau bere irribarrea. Bizi izan zan bitartean Mikel zoriontsua izan zan . Santurtziko erakunde, alkarte eta pertsona asko batu dira bera gogoratzeko.

Erabiltzailearen aurpegia

Hemen dago peliaren informazio guztia: http://160metros.com/

Erantzuna | Komunitate honetako kontua estreinatzeko peli bat:

Erabiltzailearen aurpegia

Bai, Etxebarriko errolda bilbotarrez beterik dago :P

Erantzuna | Komunitate honetako kontua estreinatzeko peli bat:

Erabiltzailearen aurpegia

Weee, ongi etorri!!! :-)

(Bilbotarrok nahi dugun lekuan erroldatzen gara!)

Erantzuna | Komunitate honetako kontua estreinatzeko peli bat:

Komunitate honetako kontua estreinatzeko peli bat:

Erabiltzailearen aurpegia Komunitate honetako kontua estreinatzeko peli bat:

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Blogetan! Euskal blogarien topaketa martxoaren 6an Euskararen Etxean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea Martxoaren 6an, arratsaldeko 17etan, Bilboko Euskararen Etxean Blogetan! blog izarren bila lehiaketaren sari banaketa ekitaldia izango da. Sari banaketa baino lehen blogen inguruko jardunaldi bat ospatuko dugu: Blogetan! Euskal blogarien topaketa.

Hur Thado Ameth-Aga-ko basamortutik irteera

Erabiltzailearen aurpegia

Bazen garai bat Konphartsel-eko 28 tribuek Zerua biziki iraindu zutenekoa.  Hain juramentu larriak bota zituzten ezen eskribauen idazluma eta zizelek ere horiek errepikatzeko gauza izan ez zirela. Eta haien kontra zeruaren furfuriarik gogorrena piztu egin zen. Hur Thado Ameth-Aga-ko basamortu ilunera erbesteratuak izan ziren, eta bertan neke, gose, hotz eta egarri (apur bat gutxiago) handiko  […]

The post Hur Thado Ameth-Aga-ko basamortutik irteera appeared first on Bilboko Konpartsak.