URIOLA martxan

Erabiltzailearen aurpegia
Bilbon informazioa euskaraz, digitalean eta auzolanean zabaltzeko uriola.info sortu dute BERTON, PREST! eta BILBO HIRIA IRRATIAk TOKIKOMen laguntzarekin. Gure Elkarteak bat egiten du egitasmo berri honekin. Aurkezpena Kafe Antzokian izango da.

'Guk gEUre Kulturaz' topaketea egingo dabe zezeilaren 27an, Durangoko San Agustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia

Kulturearen gaur egungo egoera latzak bultzatuta, konponbideak topau guran, sortzaile, antolatzaile, hezitzaile eta kazetarientzako topaketea egingo dabe Durangon, zezeilaren 27an. Kudeaketa arazoak dirala eta, Landako gunean barik San Agustin kulturgunean egingo dabe Guk gEUre Kulturaz izentau daben jardunaldia.

Etorkizunak kezkaturik kulturgintzan beharrean dabilzan eragile batzuk, eritxi eta proposamen truke kolektibo ahalik eta zabalenaren beharra ikusi dabe. Euskal Herrian kulturgintzearen arloan jarduten daben eragileak alkartu, eta nork bere eguneroko jardunetik berba egin eta aurrera begira akarturik zer egin geinken adosteko ordua ...

Paco de Lucia gitarrista handia hil da

Erabiltzailearen aurpegia

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.

Argitaratu dituan 36 diskoetan, gehienbat flamenkoa baina jazza eta fusinoa be jorratu dituan Paco de Luciak makinatxu bat sari jaso ditu, besteak beste, Arte Flamenkoaren Espainiako Sari Nazionala, Arte Ederretan Merituari Urrezko Dominea (1992), Musikearen Sarietan Ohorezko Aitamena (2002) eta Arteetako Asturiasko Printzea Saria (2004).

Doctor Honoris Causa Doktorea da Kadizeko Unibersidadean eta Berklee College of Music ospetsuan.

Kirmen Uribek 2014ko Rosalia de Castro saria irabazi dau

Erabiltzailearen aurpegia

Kirmen Uribe idazle ondarrutarra saritu dabe Galiziako PEN Klubak antolatzen dituan Rosalia de Castro sarien hamargarren edizinoan. Galegoz idazten daben idazleez gan, literatura katalanean, portugesean eta euskaldunean nabarmendu diranak be saritzen ditue sariketa honetan, antolatzaileek adierazo dabenez.

Edizino honetan, Uribegaz batera, Claudia Piñeiro jatorri galegoko idazle argentinarra, Antoni Serra mallorkarra eta Pepetela idazle angolarra saritu ditue. Sariak maiatzeko azken astean banatuko dira, Santiago de Compostelako Unibersidadean.

Kirmen Uriberen (Ondarroa, 1970) bi eleberriak Bilbao-New York-Bilbao eta Mussche galegoz plazaratu ditu ...

Maddi Oihenart, Eneko Bidegain, Beñat Achiary eta Nahia Zubeldia, 13. Iparraldea bertan! zikloan

Erabiltzailearen aurpegia

Donostiako Koldo Mitxelena kulturguneak eta Euskal Kultur Erakundeak Iparraldea bertan! zikloaren 13. edizinoa aurkeztu barri dabe. Martiko lau egueztenetan antolatu ditue ekitaldiak. Ipar Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutarazotea da antolatzaileen helburu nagusia.

Oskar Alegriaren Hitz-Enea erakusketeak estreinauko dau Iparraldea bertan! egitaraua. Euskal Kultur Erakundeak produzidu dau erakusketea. Ipar Euskal Herriko etxeen izenak dira protagonista. Martiaren amaiera arte egongo dira ikusgai erretratuak. Panelak ikusi gura izan ezkero, hemen. Zezeilaren 27an, 20:00etan, Oskar Alegriak berak eta Sustrai Colinak inaugurauko ...

Bilboko alkate frankisten irudiak: debatea zabalik biharko udalbatzaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia

Osteguneko udalbatzarraren aurretik udal taldeek, EAJk izan ezik, adierazpenak egin dituzte alkate frankisten irudien kokapenaren inguruan.

Portugaleteko alde zaharrerako urigintza plan barria dago eta polemikea eragin dau

Erabiltzailearen aurpegia

Alde zaharreko etxebizitza guztiak altuera bardinean ezartzeko planak eragin dau polemikea. Portugalete Zaharra auzo alkarteko kidea da Aitor Bilbao.Bere esanetan plan estrategikoaren ondorioak ez dabez aztertu.

 

Nazinoarteko Egiaztatzaileen agerraldiaren inguruan ikusmin handiegia egoan Mendiaren esanetan

Erabiltzailearen aurpegia

Barikuan gertatu behar zanaren inguruan ikusmin handiegia egoala esan deusku Idoia Mendia buruzagi sozialisteak Lau Haizetara irratsaioan. Gaurkotasuna dauken gaiei buruzko bere eretxia emon deusku Mendiak. Alderdi politikoen arteko batasunei buruz itaunduta zentzuz eta arduraz jokatu beharra dagoala adierazi deusku buruzagi sozialisteak. Erabagiteko eskubideaz, estaduaren egoereari buruzko eztabaidaz... hainbat gaiei buruz egin deusku berba Idoia Mendiak.

Bilboko alkate frankisten irudiak: debatea zabalik gaurko udalbatzaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Udaletik alkate frankisten argazkiak kentzeko mozioa aurkeztu zuen Bilduk, eta gaur eztabaidatuko dute udalbatzan gai horren inguruan. Bien bitartean, 10:00etan hasita elkarretaratzea egingo dute udaletxe kanpoan hainbat kolektibok, ikur frankistak ken ditzaten eskatzeko. Lander Arretxeak zuzeneko jarraipena egingo du.

Badator Uriola

Erabiltzailearen aurpegia

Badator Uriola, Bilboko agerkari barriaren aurkezpena gaur iluntzeko 19:00retan egingo da Bilboko Kafe Antzokian. Ekitaldia edegia izango da eta edozein hurreratu daiteke. Bertan Mikel Irizarrek (TOKIKOM), Lur Malleak (Berton eta Prest aldizkariak) eta Jabi Zabalak (Bilbo Hiria Irratia) proiektuaren ganeko zehetasunak emon eta webgunea erakutsiko dabe.

Bilboko euskal komunikabideak batzen ditu uriola.info plataformeak. Bilboko informazinoa euskeraz, formatu digitalean eta auzolanean zabaltzen dauen hedabidea da. Bertan, Bilboko euskerazko hainbat hedabideren informazino bateratua agertuko da eta dagoeneko badira komunikabide bat ...

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea zezeilaren 28tik martiaren 9ra egingo da

Erabiltzailearen aurpegia

Bermeoko Liburu eta Disko Azokea datorren barikuan, zezeilaren 28an hasi da eta martiaren 9an amaituko da; danetara, 16 erakusle izango dira Lamera parkean. Euskerazko eta gaztelaniazko nobedadeak, euskal diskogintza guztia % 10eko beherapenagaz eta aukerako liburuak izango dira aurtengo edizinoan, Euskadiko Liburu Azoken Batzordeak eta Bermeoko Udalak jakinarazo dabenez.

Liburu eta diskoakaz batera, azokako standetan Idatzietatik kantuetara erakusketea be izango da ikusgai. Euskal kantagintzan izan diran abesti ezagunenetakoen jatorria ezagutu ahal izango da. Gainera, idazleak be izango dira Bermeon; holan, Erroxape ...

UEUk online eskaintzea indartuko dau

Erabiltzailearen aurpegia

Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udabarriko eskaintzea aurkeztu dau, online eskaintzeari aparteko garrantzia emonez. Martia eta maiatza bitartean 10 ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarren. Oroimen historikoa, moodle, ahots-teknikea, sormena eta beste hainbat gai landuko ditue horreetan. Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzino garrantzitsua bideratu dau ikastaro honeetan parte hartuko daben gipuzkoarrentzat on line formazinoa bultzatzeko.

Udako Euskal Unibersidadeak 2001. urtean inaugurau eban bere Ikastetxe Nagusia, Isasi-Markeskoa jauregia. Ordutik, urtez urte bere eskaintza akademikoa ugaritu egin da bai antolatutako ikastaro kopuruari jagokonez, baita ...

Bilboko alkate frankisten koadroak Udalean geratuko dira

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko udalbatzak, EAJ eta PSEren aldeko botoekin, erabaki du alkate frankisten argazkiak Udalean mantentzea. Beste objektu batzuk ere jasoko dituen leku batean paratuko ditu koadroak, "testuinguru" historiko baten adierazle gisa. EH Bildu eta PP kontra azaldu dira.

Erabiltzailearen aurpegia

Hurbilduko gara Alondegira holako batean, Donostiakoa galdu genduan eta.

Erantzuna | Euskarari buruzko "Badu, bada" erakusketa Alondegian