Korrika 20

Egizu bat KORRIKArekin

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko AEK 2016ko abe. 15a, 10:00

Alde Zaharrean, Txakur kalean bertan, Lizardi euskaltegiaren aurrean, jarri dugu Bilboko Korrika-denda. Gaur, abenduaren 15ean, iluntzeko 19:00etan zabalduko dugu.

Jakingo duzuenez, abian da 20. Korrika. Otxandion hasiko da martxoaren 30ean eta Iruñean bukatuko da apirilaren 9an, Batzuk lelopean. Bilbora apirilaren 6an iritsiko zaigu, arratsalde partean. 

Hurrengo hilabeteetan, beraz, hamaika ekitaldi izango dira KORRIKArekin lotuta. Egizu bat KORRIKArekin hil honetan hasi eta apirilera arte kultur ekitaldietan parte hartuz, Korrika Laguntzaile eginez, Korrika arropa eskuratuz... 

Bilboko Korrika-denda Alde Zaharrean, Txakur kalean bertan, Lizardi euskaltegiaren aurrean jarri dugu. Gaur, hilak 15, iluntzeko 19:00etan zabalduko dugu, eta ordutik aurrera ostegun eta ostiral arratsaldetan nahiz larunbat goiz zein arratsaldetan izango gaituzu zure zain. Dena dela, nahiago baduzu, pasatu zure auzoko euskaltegitik, han ere badugu arropa eta. 

Egin bat zuk ere KORRIKArekin!

korrika.eus