uriola.eus

Hitzaldia: 'Arrantza jasangarria: posible ote Kantauri itsasoan?'

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Bilboko Ekoetxean datorren azaroaren 16an, osteguna, Arrantza jasangarria: posible ote Kantauri itsasoan? euskarazko hitzaldia eskainiko du Ecologistas en Acción elkarteko Arrantza arduradun Eneko Aierbek. 

Europar Batasunako Arrantza Politika Bateratuak 2020 urtea du muga Europako itsaso guztietako arrantza jasangarria izan dadin. Arrantzaren egoera aztertuko dugu, zehazki Kantauri itsasokoa eta nork eta nola hartzen dituen erabakiak ikusteko ea garaiz iritsiko garen muga horretara.

Hitzaldia: Arrantza jasangarria: posible ote Kantauri itsasoan?.

Noiz/non: azaroaren 16an, osteguna, 19:00etan, Ekoetxean (Pelota kalea 5, behea, Bilbo)

Hitzaldia euskaraz emango da.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Darabilbo.

Diru–laguntzailea: Bilboko Udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa