2014/05/13 11:00

Gazteola ekimenaren eta udako programazioaren aurkezpena

Gazteola ekimenaren eta udako programazioaren aurkezpena
Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
Bilboko haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin zenbait ekimen antolatuko ditu Gazteolak uda honetan bertan hasita: besteak beste, gaikako campus eta udalekuak antolatuko dira, haur eta gazteentzako tailerrak eta barnetegiak. Antolaketan partaide izan diren erakunde eta elkarteetako ordezkariak izango dira batera agerraldian, eta ondorengo zizka-mizka jan-edanean: Danok bat futbol taldea, Bizkaiko saskibaloi federazioa, Bertsozale elkartea, Bizkaiko pilota federazioa, Elliot School akademia eta Euskalzaleen Topagunea Bestalde, Gabriel Aresti euskaltegiak hainbat barnetegi antolatuko ditu Bakaikun eta Bilbon, eta euskara ikastaro ugari Bilbon.