XIII. AMP 'Bakea'

Erabiltzailearen aurpegia OKELA 2017ko eka. 6a, 10:10

Gaur, ekainak 9, XIII. AMP Bakea erakusketaren irekiera izango dugu 19:30ean, Ixiar Rozas eta Myriam RZM kontzertuarekin batera. Erakusketaren parte-hartzaileak Oier Iruretagoiena, Irantzu Yaldebere eta Erlea Maneros Zabala izango dira.

Erakusketa ekainaren 9tik ekainaren 22ra egongo da ikusgai. Astearte, asteazken eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara Okela Sormen Lantegian, San Frantzisko kaleko 11. zenbakian.

Ekainaren 22an itxierarekin erakusketan parte hartutako artistak izango ditugu berbaldian 19:30etik aurrera.