Kronikatxoa

Erabiltzailearen aurpegia Potojorran. Bilboko Bertso Eskola 2016ko abu. 23a, 18:52
Basatxoritxu mokoluzia

 

Natura maite duena dabil

askotan hemendik hara

animaliak libertatean

ezagutzeko parada

aurten ere bai hura buruan

bidai luzea prepara

orangutanak ikusi nahian

joan gara oporretara

 

Nahikotxo eskas baina oraindik

gelditzen zaie oihana

bertako zuhaitz erraldoietan

bizi da orangutana

gauero kabi berria egin

eta fruta asko jana

guk be antzeko egiten dugu

eta deitzen diogo lana

 

Emeek dute lana bikoitza

birentzako du beharra

bere kumea zaindu behar du

oso pasota da arra

eta ezkerrak erditzen du(e)la

bakoitzean kume bakarra

zortzi bat urte hura hezitzen

ez al da karga ederra?

 

Arra izanda "status quo"

beti defendatzeko prest

"aizu, zu jeitsi ni igotzeko"

ta berak orroka "ezetz"

tximinoak ere portatzen dira

ia gizakumeak lez

batak ematen zuen Rajoy ta

bestea ziur zen Sanchez

 

Beraz, laburtuz esango dizuet

ondo, gustora, dotore

oragutanaz gain ere zegoen

beste fauna eta lore

ugariena eltxoa denez

gaitz askotxoren bektore

beldurti dena dokumentalak

igoal telebistan hobe

 

Deustu