2018/04/20 00:00

Ainho-ainho zuri zori on-on

Ainho-ainho zuri zori on-on
Alde Zaharra
Zeure eguneko argiaz Birsortu Arregi, Zenbat egin dozuzan Bardi dosta neri, Mende heren ta erdi? Akaso laurden bi? Zugaz horren bikotxa Gura geunke segi, Ta halan be ez litzake Gutzako larregi! GARROTE Urteekin mejoratzen Ardo onenaren gisan... Zenbat urte jartzen ditu Zure polizien fitxan? Ez dakigunez holako zenbat Izango diren bizitza; Ondo pasatu zure eguna Eta zoriontsu izan ZALDUNAK Ez dizu lan gutxi jarri Zaldunak "zoriontsu izan" hobe luzaro bagaude danok elkarren gerizan horretarako gutxitan sartu ospitale ta elizan, gu examinatzen egongo gara zeu izaten zaren gisan. BAR HANDI Mila zorion ai Ainhoatxu Berrogei eta... apenas ospatu eizuz garagardoaz Ta pittintxu bat txanpainaz Horren ondoren eta aurrean Alimentu onak janaz Mila zorion Ainhoa maite Bihotzez eta gibelaz GUTI ERREZ