Santutxuko "Garoa" txokoko aroa

Erabiltzailearen aurpegia Ostegunean, hilak 10, jokatu zen Hego-Uriberi (?) zegokion 2. kanporaketa; Peio, Irati, Txaber eta hiru "Potojorran"kide Axier, Ioseba eta Mikel prest.

Bertso saioa

2014/04/10 19:00

Garoa txokoa Alde Zaharra

Bai, ez ahaztu! Ohiko behi sakratuen aldamenean bigantxa xumeak ere badira. Honatx datorren apirilaren 10ean Santutxuko "Garoa" txokoan (Herrikotik hurbil) entzun eta dastatu ahal izango ditugunak: P. Molinuevo // T. Ormazabal // I. Erkizia // M. Galartza // A. Goñi eta I. Barandiaran. Gomita luzatu, besterik ez, Uriolatar guztioi bertaratu gaitezen: bertsoa bere esentzia puroan, gugandik inoiz baino hurbilago! Biba zuek eta gutarrak! Apolo

Erabiltzailearen aurpegia

Bai, ez ahaztu! Ohiko behi sakratuen aldamenean bigantxa xumeak ere badira. Honatx datorren apirilaren 10ean Santutxuko "Garoa" txokoan (Herrikotik hurbil...

Erantzuna | Bizkaiko Bertsolari Txapelketa; Hego-Uribeko kanporaketa, 2.saioa

eeuUPP bertsozale!!

Erabiltzailearen aurpegia

Bilboko Bertsolari Txapelketa

2014/04/04 19.30

Arrigorriagako Ez Dot Sinesten Bilbo

Gaur ospatuko da Bilboko Bertsolari Txapelketako (#BBT) lehen kanporaketa, Arrigorriako Ez Dot Sinesten elkartean. 19.30ean hasita, sei bertsolariok kantatuko dute, maiatzak 3ko finalerako txartel bila: Peio Ormazabal, Arkaitz Zipitria, Jabi Martinez "Guti", Iker Uribarren, Andere Molinuevo eta Iker Garitagoitiak.

Osasuna Uriolatarrok!

Erabiltzailearen aurpegia Osasuna Uriolatarrok! Hurrengo batean helduko zaizkizue gure berri, xede, ibilbide eta zio. Gaurkoan afari baterako deialdia besterik ez. Heldu den ostegunean, hilak 27, lagun eta bertsozaleen arteko afaritxo bat egiteko asmotan gabiltza; bi urte igaro dira gure bertso-poto-jorratzaile Mauri "Zaporra" joan zitzaigunetik. Horren kari, Iñaki´ren tabernan elkartuko gara aipatu ostegunean 21,30ak aldera afari legea egin eta ahalik eta gehien gozatzeko santa sekulan umorea, ironia, kalakarako gogoa eta eztabaidarako grina galdu ez zuen Mauriren gomutan. Gurekin zena, gugan dago. Biba bertsoaren mundu magikoa! Gero arte.