2015/01/28 18:00

Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia

Instagram-eri buruzko ikastaro – lantegia
Euskararen Etxea, Deustualdea
Euskararen Etxean ospatuko dugun ikastaro – lantegi honetan aplikazio honen nondik-norakoak ikasiko ditugu eta oinarriak azaldu: zertarako balio duen, erabiltzen hasteko beharrezko ezaugarriak, nola egin lagunak Instagramen erabiltzaileen artean, erabiltzaile taldeak … Eta guzti hori praktikotasun ikuspegi batetik landuko dugu eta zuzenean aplikazioa erabiltzeari ekingo diogu. Argazkiak atera eta sare honetan partekatzen hasiko gara. Beraz, sormena piztuko dugu baita ere. Beste erabiltzaile euskaldunak ezagutzeko aukera izango dugu. Ba al zenekien euskaldunak jo ta ke gabiltzala Instagramen? Eta euskaldunon komunitatea sortzen ari dela sare honetan? Informazio gehiago: http://www.azkuefundazioa.eus/euskararen-etxea/jarduerak-eta-espazioak/jarduerak/jarduerak-agenda/instagram-eri-buruzko-ikastaro-lantegia