Albert Pla eta Diego Cortes elkarrekin

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2014ko aza. 7a, 08:30

Albert Plaren ibilbideko abestirik esanguratsuenak biltzen dituen emanaldi berezia eskainiko du Diego Cortes gitarra-jotzailearekin batera. Istorio sakonak kontatzen dituzten abestiak dira Plak egiten dituenak.

Diego Cortes, Mike Oldfield, Santana, Larry Coryel edota Paco de Lucia moduko musikariekin hainbat eskenatokitan aritu izan da. Zuzenean ikusteko zoragarria den emanaldia dugu honakoa. Larunbat honetan -azaroak 8- Kafe Antzokian, gaueko 10etan.