BERBAZ: Josune Muñoz, Skolastika, osasuntsu eta bizi-bizi!

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2015ko eka. 26a, 09:02

Bilbotar petoa! Literatura kritika feministan aditua. Emakumeak eta euskal literatura ikastaroa eskaini berri dute eta jendea pozarren, datorren urtean errepikatzekoa, berriki jakin izan dutenez.

Pozik dabil Josune, 12 urte jada Skolastika abenturan, aurrera, krisialdi ekonomikoa dugunean proiektua sendotuta hala ere...

Skolastikaren istoriotxoak mintzagai. Bai eta “Hain gutun luzea”-rena (Mariama Bá). Andra afrikar batek idatzi eta euskaratutako lehenengo liburua, eta andren arteko hitano hutsean idatzitako estreinakoa, antza!

[…]Entzun osorik hemen