Kike Amonarriz: "Bilbo aktibatzen bada euskarari sekulako indarra emango dio"

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2016ko eka. 8a, 09:15

Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea izan da, gurean. Ohikoa duen moduan hizkuntzaren gainean aritu gara berbetan. Egun bidegurutze batean gaudela kontatu digu. 

Euskararen ezagupenean aurrera egin dugu baita beste funtzio askotan hizkuntzak aurrera pauso ikaragarriak egin ditu baina administrazioan edo  lan munduan aldaketa eman men behar da, leku eta esparru askotan euskararen erabilera normala eman behar da. Bilbo euskaldun gehien duen hiria izanik aktibatu behar dela kontatu digu.