Bilbo Hiriak bere 22. urteurrena ospatuko du bihar Albiako lorategietan

Erabiltzailearen aurpegia Bilbo Hiria Irratia 2019ko eka. 7a, 11:13

Zuzeneko irrati maratoi txiki edo irrati saio luze batekin ospatuko du kalean bihar Bilbo Hiria irratiak bere 22. urteurrena. Bilboko Uriolak ere irrati saioan parte hartuko du.

Albiako lorategietan ezarriko dugun estudiotik gure kolaboratzaile ugari igaroko dira 10:00 eta 14:30 bitartean, eta irratsaio laburrak, elkarrizketak, antzerki sketch-ak, lehiaketak, mahainguruak, bertsoak eta zuzeneko musika ekarriko digute. 

Ondoren, bertso bazkaria izango da Kafe Antzokian, Onintza Enbeita eta Amets Arzalluz bertsolariekin, Bilbo Hiriako Potto saioak antolatuta.

Aldarrikapena ere ez da faltako, izan ere, eskubidez dagokion baina ukatu zaion lizentzia zor zaiola gogoratzeko baliatu nahi du ekitaldia Bilboko euskal irratiak.