Errenta zaharrak indarrik barik

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaia Irratia 2015ko urt. 9a, 09:10

Azken egunotan Bilbon esate baterako denda eta taberna historiko askok ateak itxi dabez. 2015ean barriro negoziau behar dabez eta askok errenteari aurre egin ezinda ateak iztea erabagi dabe. 

Bilboko Alde Zaharrean Somera kalean egon da Calzados Bizkarguenaga, 1931tik lokal bardiñean, 700 euroko errenteagaz, lokala eta pisue barne.

Orain, beste lokal batera joan dira, Ronda kalera. Unai Bizkarguenagaren esanetan batez beste inguru horretan metroen arabera, prezioa 1.500 eurotan dabil.