Erabakitzen hasiak gara, babestu galdeketak

Erabiltzailearen aurpegia Gure Esku Dago DEUSTU 2016ko mai. 31a, 11:07

Datorren igandean, Euskal Herriko 34 herritan galdeketak egingo ditu Gure Esku Dago ekimenak. Bizkaian, Ispaster herrian. 

Herritarron garaia delako. Herritarrok protagonista izan nahi dugulako. Denok beharrezkoak garaleko. Erabakitzeko nahiak batu egiten gaituelako. Erabakitzeko eskubidea egikaritzera goaz. Erabakitzen hasi gara, gure esku dagoelako. 

Galdeketak babesteko Deustun, ekainaren 4an, argazki bat egingo dugu 10:00-13:00 bitartean. Bakarka, taldeka, familiaka, kuadrilaka... hurbildu Iruña-Madariaga kaleetara elkartasun argazkia egitera!