Gabonak 2016

Gabonetako zirku solidarioa egingo dute abenduaren 29an Bilborocken

Erabiltzailearen aurpegia Herrikolore 2016ko abe. 25a, 08:25

Malas Compania eta Karola elkarteek, Bilboko Udalaren eta Zaporeak elkartearen laguntzarekin, zirku emanaldi solidarioa egingo dute gabon hauetan Bilbon. 

Emanaldia abenduaren 29an izango da Bilborocken 18:00etatik aurrera. Sarrerak bost eurotan egongo dira salgai, eta etekinak Greziako Chios irlan errefuxiatuekin lan egiten duten proiektu solidario ezberdinetara bideratuko dira.