2015/01/23 18.00

0-3 urtekoentzako shantala masajeak

Abusu Ikastola - III. Jardunaldi Pedagogikoak,
Iratxe Iturbe fisioterapeutarekin. Haurrei haizeek sortutak tripako minak gutxitzeko, urduri dagoenean lasaitzeko teknikak. Shantala teknikak milaka urte ditu, Indian du jatorria. Haurraren nerbio sistemaren garapena laguntzen du eta gurasoarekiko lotura sendotzen. Gurasoek (biak etor daitezke) fardel eta zapi umelak ekarri behar dituzte, baita heldu bakoitzeko manta bat ere. Ezinbestekoa da haurrarekin etortzea, tailer praktikoa izango baita. Olio biologikoa terapeuta berak ekarriko du. Tokia aurrez erreserbatzea beharrezkoa da. Informazioa: www.abusuikastola.eus