Trikitiak baditu dozenaka aurpegi

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Kepa Junkerak musikari gisa 35 urteko ibilbidea osatu duela eta, Alondegian elkartu ditu trikitiarekin hain bide ezberdina egina duten Laja, Epelde, Elustondo eta Solano trikitilariak.

Erabiltzailearen aurpegia

Nik faltan botatzen dut, bai berri honetan (berdin gaurko Teleberrin), Cabacasen heriotzaren gaineko berria ematean, zein polizia taldek hil zuen...

Erantzuna | Bilboko zerua "justiziaz betetzeko" 1.095 globo aireratuko dituzte

Liburu aurkezpena: 'El capital en el siglo XXI'

2015/03/30 18:30

Ekonomisten Euskal Elkargoa Abando - Indautxu

Thomas Pikettyren liburua, Javier Iñiguez del Valek aurkeztuko du, Hegoako Patxi Zabalo eta Intermon Oxfameko Sofia Marroquin lagun dituela.

Ekonomisten Euskal Elkargoan, Rodriguez Arias 4, 2. ezk.

Sarrera doan da, baina aurrez izena eman behar da.

www.ekonomista.org

Erabiltzailearen aurpegia

Ez da Berriak diola bakarrik. Duela hiru urte, Larraskituko Garbigunea salatzeko kexa bat plazaratu nuen, birziklatzeko batere aukerarik ematen ez...

Erantzuna | Artigaseko zabortegiak tratatu gabeko zaborra lurperatzen duela ziurtatu du Berriak

Bertso-afaria Sustrai Colina eta Igor Elortzarekin

2015/03/27 21.00

Iñakiren Taberna (Barrenkale Taberna)

Potojorran bertso-eskolako kideok martxoaren 27an, ostiralarekin, bertso-afari bat ospatuko dugu Barrenkale Barreneko Iñakiren tabernan. Aratusteetako koplilla txapelketan ateratako diruarekin, Sustrai Colina eta Igor Elortza gonbidatu ditugu gurera eta 20 euroan afaria eta bertso-saioa izango dira. Gure eskolakide Mauri Iruretagoiena ere gogoan izango dugu ekitaldiarekin. Txartelak Iñakiren tabernan bertan jarriko ditugu salgai, jakinaren gainean egon zaitezten. Esan gabe doa ongietorriak izango zaretela gurean, aio!!!

Erabiltzailearen aurpegia

Potojorran taldea, Iñakiren tabernan elkartu ohi den bertsozale taldea, izan zen saritua.

Koplillen izenburua, aldiz, "Hauteskundeak Botojorran" zen.

;-)

Erantzuna | 'Hauteskundeak botojorran'

Avril mendiko Jaiotzaren bila jolasa

Erabiltzailearen aurpegia 10. urtez, Bidea orientazio taldeak,, jolas txikia jarri du aukeran Avril mendian, umeekin goizpasa egiteko aproposa, "Belen del Bosque" izenpean.

Jardunaldi Pedagogikoak - Abusu Ikastola

Erabiltzailearen aurpegia Abusu Ikastolak publikoari zabalik ospatuko ditu III. Jardunaldi Pedagokikoak, urtarrilak 20 eta 27 bitartean. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 18.00etan izango dira, ikastolan bertan eta doan. Hilak 23ko masaje tailerrerako aurrez erreserba egitea eskatzen da.

0-3 urtekoentzako shantala masajeak

2015/01/23 18.00

Abusu Ikastola - III. Jardunaldi Pedagogikoak

Iratxe Iturbe fisioterapeutarekin. Haurrei haizeek sortutak tripako minak gutxitzeko, urduri dagoenean lasaitzeko teknikak. Shantala teknikak milaka urte ditu, Indian du jatorria. Haurraren nerbio sistemaren garapena laguntzen du eta gurasoarekiko lotura sendotzen. Gurasoek (biak etor daitezke) fardel eta zapi umelak ekarri behar dituzte, baita heldu bakoitzeko manta bat ere. Ezinbestekoa da haurrarekin etortzea, tailer praktikoa izango baita. Olio biologikoa terapeuta berak ekarriko du. Tokia aurrez erreserbatzea beharrezkoa da. Informazioa: www.abusuikastola.eus

Sare sozialen arriskuei nola aurre egin

2015/01/22 18.00

Abusu Ikastola - III. Jardunaldi Pedagogikoak

Hizlaria: Araiz Zalduegi (Pantallas Amigas) Haurrek egin dezaketen sare sozialen erabilerak kezkatzen bazaitu, zatoz.