Matxismoa eta erlijioa

Erabiltzailearen aurpegia Joserra Bilbao 2015ko urr. 9a, 11:46
Argazkia: creacinseisdas.blogspot.com.es

Gure gizarteko arazo latzenetako bati aurre egiteko, matxismoari hain zuzen, hezkuntza aipatzen da aurreneko tresna moduan.

Euskadin gazteen erdiek baino gehiagok, hezkuntza pribatuan ikasten dute eta  hau, erlijiosoa da ia-ia osorik, eliza katolikoaren eskuetan dagoen ikastetxeena.

Ikastetxe hauetako umeei irakasten zaie jaungoikoa bakarra dela eta gizonezkoa. Jaungoiko honek lehengo eta behin gizonezko bat sortu zuela, Adam, eta gero honen saihets bat erabiliz (garrantzia gabeko hezur bat) sortu zuela lehenengo emakumea Eba. Paradisu baten kokatu zituela baina Ebak, Adam engainatu egin zuela eta paradisua galdu genuela. Ordutik hona gizakiok lan egin behar dugula aurrera egiteko, emakume haren erruz. Hau guzti hau konpontzeko jaungoiko jaunak bere semea bidali zigula lurrera. Hau ere arra.

Honen ideietan oinarriturik sortutako Eliza Katolikoa, erakunde antidemokratiko bat da eta emakumeei ez die inolako aukerarik ematen kargudun izateko, bigarren mailako gizakiatzat hartuz.

Ideia hauetan doktrinatutako gazteak ezkontzen direnean, senarrak erosi egiten du emaztea ‘13 urrezko arra’ ordainduz.

Hezkuntza pribatura doazen gazteei hau irakasten bazaie, zer itxaron behar dugu gero?