Hitzaldi-zikloa ekainean Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Kafe Antzokia 2014ko eka. 10a, 09:20
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Zenbat Gara elkarteak ekainerako hitzaldi-zikloa antolatu dute. Egitasmoaren lehenengo saioa gaur, ekainak 10, izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Gaur izango da lehen saioa, Bilboko Kafe Antzokian, eta bertan, Xabier Landabidea ‘Euskaldunok eta Telebista: potentzialtasunak eta errealitateak XXI. mendean’ goiburupean, telebistaren inguruan arituko da. Hurrengo egunean, ekainaren 11n 11:30ean, Jesus Ibañez EHUKo irakasleari egokituko zaio espioitzari buruzko hitzaldia. Egun berean, arratsaldeko 16:30ean, Uxue Alberdik bertsolaritzan gorputzak zein gorpuzkerak duen garrantzia aztertuko du.

Ekaineko azken astean, berriz, Marijo Imaz eta Joseba Azkarraga izango ditugu hizlari. Marijo, ekainaren 24ean, asteartea, arratsaldeko 18:30ean elikadura burujabetzari buruz jardungo da eta Josebak, ekainaren 25ean, 14:15ean, herrigintza berria izango du hizpide.

Hitzaldi bakoitzaren ostean solasaldi giroko eztabaidei bide emango zaie, partehartzaileek euren iritziak edo zalantzak azaltzeko aukera izan dezaten.