Kaleak aktibatu jolasaren bitartez

Erabiltzailearen aurpegia Karlos Renedo 2014ko mar. 17a, 18:24
Gure auzoa modu pasiboan bizitzera ohituta gaude, eta bide horretan, sarritan, kultura eta aisialdiko jasotzaile huts bihurtu nahi gaituzte. Horregatik, lehenengo honetan liburuak, filmak, web orrialdeak... alde batera utzita, aktibismoaren edo praktikaren aldeko desoreka egingo dut.

Martxoaren 29an PLAY DAY proposamena martxan jarriko da Otxarkoagan. Kalea jolasleku bihurtzeko hiri-jarduera duzu hau. “Jolasa espazio publikoa aktibatzeko tresna da. Partaidetzan oinarritutako tresna eraldatzailea da, interakziorako eta kalearen erabilera berreskuratzeko eta denok kaleaz gozatzeko balio duena. Harremanak izateko eta elkar ezagutzeko modu dibertigarri eta lasaia da”. Premisa honekin Otxarkoagako bost esparru hartuko dira. Bertan, auzokideok jolas-planteamendu ezberdinen bitartez auzoaren diseinuari ekingo diogu. Bilboko Udalak bultzatu du egitasmoa. Otxarkoagako Familien Elkarteak eta auzoko beste eragileek bere premisak jarri dituzte auzoko beharrez aritzeko ere balia dezaten (euskara, artea, kirola, ekipamendu, etxebizitza eta merkataritzaz, besteak beste). Osagai honekin Zaramarik izeneko elkarteak, modu irekian, antolatuko du saio hau. Informazio osoa http://urbanbat.org webgunean eskura daiteke. Kaleak hartzera, gure auzoetan jolastera, maitatzera, gozatzera, bizitzera... gonbidatzen zaituztet.