"Palestina: emakumearen borroka" hitzaldia egongo da ostiralean Zirika! Herri Gunean

Erabiltzailearen aurpegia Komite Internazionalistak 2014ko api. 9a, 10:50
Ostiralean, apirilaren 11an, 19:30etan Zirikan! (Bilboko Ronda kalea, 12), Komite Internazionalistak antolatutako “Palestina: Emakumearen borroka” hitzaldia izango da. Bertan Khitam Saafinek emakume palestinarren borrokaz hitz egingo du.

Khitam Saafin Palestinako irakaslea izan zen. Ikasle eta sindikalista zenetik, Palestinako askapenaren alde borrokatu da bete-betean. Horrez gain, BDS kanpainako batzordeko kidea da, emakume palestinarren eskubideen aldeko zenbait lantaldetako kidea da nazio-mailan zein nazioartean. Gaur egun, Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuneko presidentea da. Palestinako Emakumeen Lantaldeen Batasuna (UPWC) emakumeen erakundea da.

1980. urtean sortu zen, eta Palestina emakumeekin lan egiten du ikuspegi ezkertiarretik. Khitamek dioenez, “emakume palestinarrak euren askatasunaren alde borrokatzen dira, euren herriak egiten duen moduan, eta ez dira geldituko harik eta erabateko askatasuna lortu arte”.