2014/11/20 19:30

‘Feminismo mixtoa: menperatzen irakasten dizun sistema zapaltzaile baten kontra nola borrokatu’

‘Feminismo mixtoa: menperatzen irakasten dizun sistema zapaltzaile baten kontra nola borrokatu’
Zirika! Herri Gunea, Bilbo

BILBO. Hitzaldia: ‘Feminismo mixtoa: menperatzen irakasten dizun sistema zapaltzaile baten kontra nola borrokatu’.

Azaroak 20, osteguna, 19:30etan Zirika! Herri gunean (Ronda, 12). Gazteleraz izango da. 

Komite Internazionalistak-ek guztioi orokorrean, baina antolakunde mistoa garen heinean guri ere bereziki dagozkigun ideia eta eztabaidetan sakontzeko apustua egin nahi dugu. Azken batean, gure elkartasun jardunak eta “beste mundu” bat eraikitzeko helburuak erradikaltasuna barnebildu behar dute, sistemarekiko kritikotasuna bere baitan izan: ez soilik orokortasunean, baizik eta kapitalismoarekiko eta zapalkuntza forma desberdinekiko, eta beraz, patriarkatuarekiko.

Oraingo honetan, galdera batzuei hurbildu nahi gatzaizkie. Emakumeok eta mugimendu feministak gizonek militantzia eremuetan, agenda politikoan, borroka feministan zein bizitza pertsonalean, zein paper bete dezaten/dezagun nahi dugu? Horretarako, ahalduntze, sorkuntza eta ekintza feministarako espazio den Faktoria Lilako Irantzu Varelaren laguntza izango dugu.

Irantzuk, azaroaren 20an, 19.30etan Zirika! Herri Gunean (Ronda 12) egingo dugun hitzaldi irekia gidatuko du. Gonbidatuta zaudete.