Aste Nagusia 2014

Aste Nagusian, eraso sexistarik ez!

Erabiltzailearen aurpegia Bilboko Konpartsak 2014ko abu. 13a, 13:00

Edozein motatako erasoren bat jasatekotan, Bilboko Konpartson txosnetan laguntza eta informazioa jasoko duzu.

Telefonoak:

•    BILBOKO UDALEKO GIZARTE LARRIALDIETARAKO ZERBITZUA (24 ordu): 94 470 14 60

•    UDALTZAINGOA (24 ordu): 092 / 112

•    BERDINTASUN, LANKIDETZA ETA HIRITARREN SAILA, informazio eta laguntza espezializatua jasotzeko: (goizez): 94 420 48 38

Jai esparruan gertatzen diren erasoen aurrean Bilboko Konpartsok gure jarrera oso argi dugu: JAIETAN GERTATZEN DIREN MOTA EZBERDINETAKO ERASOAK ONARTEZINAK DIRA, ETA GUZTION ARTEAN AURRE EGIN BEHAR DIEGU.

Arrazoi honengatik, orain dela urte batzuetatik Bilboko Konpartsok ekimen ezberdinak atera ditugu aurrera arazo honi aurre egiteko, bai sentsibilizazio eta prebentzio lanak eginez, bai gerta daitezkeen erasoen aurrean erantzun bat prestatuz; bereziki, biktimari edozein txosnatan oinarrizko laguntza emateko bideak jarriz, eta erantzun publiko indartsu bat prestatuz, 2008an sortu genuen (eta gerora garatu egin den) protokoloaren bidez.

Gure lana, ordea, ez da honetan geratu, eta urteotan ekimen eta baliabide berriak sortu ditugu, denon eskura daudenak gure txosnetan eta baliabide teknologikoen bitartez.

Azpimarragarria da beste erakunde eta eragileekin egindako elkarlana, sortutako baliabide ezberdinak elkarbanatuz eta gure ahotsak erasoen kontra ozen batuz: esaterako, talde feminista ezberdinekin eta Gora Iruñearekin egindako elkarlana, eta Bilboko Udaleko berdintasun sailarekin eta Bilboko auzo ezberdinetako merkatari eta ostalari elkarte ezberdinekin egindakoa, herritarrak edozein eraso motaren kontra sentsibilizatuz eta erasoen aurreko aktuazio protokoloa hedatuz.

ERASORIK GABEKO ASTE NAGUSI BATEN ALDE!