Elkarretaratzea: 'Villepinte SOS'

Erabiltzailearen aurpegia SARE Santutxu 2016ko abe. 28a, 12:17

Villepinten (Frantzia) kartzelaratuak diren Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiria euskal presoen eskubideen alde, eguneroko eskubideen urraketa salatzeko eta egoera tamalgarri hori behingoz konpontzeko, bihar, 12:00etan frantziar kontsulatuaren aurrean (Iparragirre 26) deitua den kontzentrazioarekin bat egiten dugula jakinarazten dizuegu.

Zigor ziegan daude Igor Uriarte eta Arkaitz Agirregabiria azaroaren 18tik. Bertara bidali zituen Villepinteko zuzendari berriak ziega konpartitzeari uko egiteagatik, eta beraien eskubideen urraketa etengabea jasan ostean.