Bizikleta Martxa: 'Presoak etxera'

2016/05/13 19:00

Egunkaria plaza Santutxu

Euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzeko gaur, hilak 13, bizikleta martxa antolatu dugu Santutxun auzoan zehar. 19:00etan abiatuko gara Egunkaria plazatik. 

Zapatuan, hilak 14, Santutxuko trena martxan jartzeko, goizeko 12:00etan Egunkaria plazan elkartuko gara eta abian jarriko gara Bilboko Plaza Zirkularrera joateko, bertan 13:00etan elkartzeko eta 'Stop dispertsioa, euskal presoak Euskal Herrira' argi eta ozen aldarrikatzeko. 
 

Stop dispertsioa

None

Santutxu

Maiatzaren 14an, zapatua, eguerdiko ordu batean SAREk Bilboko Plaza Biribilera etortzera gonbidatzen zaitu. 'Stop dispertsioa, euskal presoak Euskal Herrira' argi eta ozen aldarrikatzeko. Euskal jendartea osatzen dugun pertsonok giza eskubideak, konponbidea eta bakearen aldeko trena martxan jarri behar dugu. Dispertsioarekin amaitu behar dugu, gaixoen kaleratzea lortu eta isolamendu egoerekin bukatu. Aktibazioa beharrezkoa da gero eta trena indartsuagoa bilakatzeko, aurrez aurre dugun bidegabekerian eta mendekuan oinarritutako horma botatzeko. Horretarako, denontzako tokia duen trenera igotzeko dei egiten zaituztegu, guztion artean dispertsioarekin bukatzeko, maiatzaren 14an, zapatua, eguerdiko ordu batean Bilboko Plaza Zirkularrean. Guztion artean lortuko dugu! Sare Bilbo. 

Santutxu auzoan Sareren manifestuen sinadura bilketa eta aktibazioa

2016/04/30 11:30-14:00

Santutxuko 5 plazatan Santutxu

Apirilak 30ean, larunbata, goizeko 11:30-14:00etara auzoko 5 plazatan (Egunkari-Karmelo, Garabia, Ricardo Bastida, Arsuaga eta Basarrate plazan) jarritako jaimetan, ekimen garrantzitsu bat aurrera eramango dugu, Euskal Preso Politikoen esparruan giza eskubideen errespetuaren alde. “Sareren manifestuen inguruko sinadura bilketa eta auzotarren aktibazioa”. Hurbildu zaitez, manifestua irakurri eta sinatu.

Trena auzora dator

2016/04/08 arratsaldeko 20:00

Egunkari Plaza Santutxu

Euskal Preso Politiko, Deportatu eta Exiliatuen alde Trena hartzeko garaia da.

Mendi ekimena, Sare dinamikarekin bat

2016/04/03 09:30 - 13:00

Urkiolako Santutegian Santutxu

Euskal presoen giza eskubideen errespetuaren alde, errepresioarekin buka dezagun, bakean bizi nahi dugu!!! Honekin bat egiten baduzu, goizeko 9:30ean Urkiolako Santutegian zain izango zaitugu. Anima zaitez eta ezagunak dituzun horiek ere animatu. Bizkaitarrok Anboto dugu jomuga, elkarrekin, edozein ideologiaren gainetik herritar bezala, has zaitez prestatzen, eguna gorde eta zatoz. Guztion artean lortuko dugu. 

Lau tontorrak!

Lau tontorrak!

Erabiltzailearen aurpegia Sare Herritarrak dispertsioa salatzeko lau menditara ibilaldiak antolatu ditu. Bizkaitarrok Anboton dugu hitzordua apirilaren 3an!