Euskararen Eguna

Uribarrin ere euskararen alde egotetik euskararen alde egitera!

Erabiltzailearen aurpegia Tanttaka euskara taldea 2015ko aza. 27a, 12:55

Asteazkenean, abenduaren 2an, kantu-poteo musikatua antolatu dute Uribarrin. 19:30ean abiatuko dira kantu eta poteozaleak Endika tabernatik auzoan zehar kalejiran. Gau Eskolako kideek ez dute hutsik egingo, eta zuk?

Ostegunean, abenduaren 3an, 'Euskara Gunea' zabalik izango da auzotarrentzat Trauko kaleko oinezkoen gunean 17:00etatik 19:00etara.

Eta 2015eko Euskararen Eguna ondo eta goxo amaitzeko Josu Bergara kantariak kontzertua eskainiko du 20:00etan Uribarri Elkartean.

#EgotetikEgitera