'Berrikasi eta berrikusi' gogoeta aurkeztuko dute gaur

Erabiltzailearen aurpegia Euskaltzaleen Topagunea 2015ko abe. 14a, 08:30

Topalabe taldeak egindako Berrikasi eta berrikusi gogoeta aurkeztuko dute gaur, astelehena, Kafe Antzokian. Ekitaldian, besteak beste, Iñaki Martinez de Luna Topalabe taldeko kideak parte hartuko du.

Berrikasi eta berrikusi gogoeta azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako gogoeta da. Ondoko hitzekin eman zaio sarrera gogoetari: "Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari".

Orain beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.

Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskura daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.

 

Aurkezpena: Berrikasi eta berrikusi gogoeta

Eguna: astelehena, abenduak 14

Ordua: 19:00

Aretoa: Bilboko Kafe Antzokian