Igandean irteera mikologikoa egingo dute zorrotzarrek

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2014ko mai. 19a, 09:53
Zorrotzako Tricholoma mikologi elkarteak irteera bat antolatu du maiatzaren 18an, igandea, Izki parke naturalera. Bertan, mendiaz gozatu eta perretxikoak hartzeko aukera paregabea egongo da.

Irteera mikologikoa prestatu dute Zorrotzako Trichoma elkarteko kideek igandean; Izki parke naturalera perretxiko bila joango dira. Autobusa Zorrotzako Auzo Etxetik aterako da goizeko 08:15ean eta arratsaldeko 20:30etan itzultzea aurreikusten dute.

Irteeran parte hartzeko izena ematea ezinbestekoa da. Auzo Etxean apuntatzeko aukera dago edota 666 22 42 56 telefonora deituta.