Apirilak 25 Joste Eguna Zorrotzan

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2015ko api. 21a, 09:23

Gure Esku Dago Taldeak jostunez beteko ditu auzoko kaleak apirilaren 25ean. Parte hartzaileek elkarren artean oihalak josiko dituzte eta horretaz gain, egun osoko egitaraua prestatu dute.

Gure ohialekin eta Euskal Herri osoan zehar josiko diren beste milaka ohialekin, gure etorkizuna erabakitzeko dugun nahia eta hori gauzatu dadin jorratu asmo dugun kontsultaren ariketa demokratikoa sinbolizatuko ditugu. Ekainaren 21ean oihalez oihal jositako hautetsontzi erraldoiak erakutsiko dira Euskal Herriko bost hiriburuetan.

Egitaraua

- 10:30. Altamiratik kalejira animatua.

- 11:00. Zorrotza FEVEn gehitzen da.

- 11:30. Haur jolasak.

- 12:00. Sinatu eta jos ezazu zure ohiala!

- 15:00. 10 euroren truke bazkari herrikoia (indabak). Albokan eman behar da izena.

- 17:00. Bertso saioa.

- 18:30. Txinbatukada + musika.

Egun osoan zehar, mahai informatiboa, barra, musika, materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo dira besteak beste.