Zorrotzako Ibai Arte dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du bihar

Erabiltzailearen aurpegia zorrotza.info 2015ko urr. 16a, 08:46

1965ean sortu zen Ibai Arte eta ondorioz, bihar, urriak 17, dantza taldearen 50. urteurren jaia ospatuko dute Zorrotzan. Egun osoko egitarauaren baitan, bazkaria, ekitaldia eta erromeria egongo dira besteak beste.

Egitaraua

- 12:00. Dantzarien jaitsiera La Bombatik.

- 13:30. Ekitaldi nagusia.

- 14:30. Bazkaria.

- 17:00. Luhartz taldearekin erromeria. 

*Ekimenak Gaztetxeko plazan izango dira.

Bazkarian parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute Madness tabernan. Nagusiek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta paella mixtoa, oilasko erdia entsaladarekin, etxeko hojaldre tarta, ogia, ura, ardo beltza, kafea eta infusioa izango dute bazkaltzeko. Aldiz, umeek 10 euro ordainduko dituzte eta makarroiak tomate eta txorizoarekin, solomo arraultzeztatua txip patatekin, ogia eta ura sartuko da haien menuan.

Ibai Arte taldeko lagunek herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu diete eta gaur, asteazkena, entsegu irekia egongo da jaitsierako dantzak ikasi ahal izateko.