Mendi Film Festivalek film labur amateurren lehiaketea antolatu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Mendi eta Abentura Kirolen Nazinoarteko Zinemaldiak atal barri bat izango dau aurten, zazpigarren edizinoan, Mendi Short 2014, film labur amateurren sariketea. Profesionalak ez diren bideo-sortzaileen lana bultzatu gura dabe jaialdiaren arduradunek. Lanak bialtzeko azkenengo eguna zemendiaren 15a da.

Txapelketea nazinoarte mailakoa da. Mendiari lotutako gaien inguruan jardun behar dabe film laburrek, alpinismoa, eskaladea, abentura kirolak, eskia, muturreko kirolak, etnografia... Lanak bost minutuko iraupena izan behar dau gehienez, eta 2014an egindakoa izan behar da.

Ikus-entzunezko arloko profesional ospetsuek osatuko dabe epaimahaia ...

Forges umoristak 'Metroz metro, matxismoari vade retro' erakusketa aurkeztuko du gaur

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Forges umoristak 'Metroz metro, matxismoari vade retro' erakusketa aurkeztuko du gaur

Umoreaz baliatuz, erakusketak matxismoa salatuko du gaur Metro Bilbaoko Abando Renfe sarbidean. Gainera, arratsaldedean Joan Manuel Serratek jendaurrean elkarrizketatuko du BBK Aretoan. 

Bizkaiko bertsolaritza josiz

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Bizkaiko bertsolaritza josiz

#Josi Txapelketaren hasiera ekitaldia egin zen atzo Bilbon. Bertsolariak, Talde Antolatzailekoak, gai-jartzaileak, epaileak, eta zelan ez, bertsozaleak elkartu ziren Bilboko Kafe Antzokian. Domekan, urriaren 12an hasiko da Txapelketa Galdakaon, eta abenduaren 20an amaitu Bilbon, Miribillako Bilbao Arenan.

'Mundua bizikletaz' filmak familian bidaiatzeko beste modu bat jendarteratuko du

  Kultura-aisialdia  Begoñaldea

'Mundua bizikletaz' filmak familian bidaiatzeko beste modu bat jendarteratuko du

Bidaiarien Txokoa programak, hitzaldiak, Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan bidaiei buruz aurkeztutako film laburrak eta dokumentalak eta Brasili buruzko erakusketa zabala eskainiko ditu Begoñako Udaltegiak urrian, Bidaiarien Txokoaren programaren baitan. Gaurkoan, 19:30ean, Andoni, Alice, Maia eta Unaik bizikletaz munduan zehar bidaiatzearen esperientzia gureganatuko digute.

 

Bernardo Atxagak jaso dau Euskadi Literatura Saria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuorde Joxean Muñozek, 2014ko Euskadi Literatura Sarien irabazleen barri emon dau gaur, urriak 8, Bilbon, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan izan dan prentsaurrekoan. Euskerazko literatura lanik onenarena ez eze, gaztelerazko literatura lanik onenarena, eta euskerazko itzulpen lanik onenarena be emon ditue gaurko ekitaldian. Hurrengo asteetan emongo dabe ganerako sarituen barri.

Euskadi Literatura Saria Bernardo Atxagarentzat izan da Nevadako egunak liburuagatik. Iñigo Roque itzultzaileak jaso du itzulpen lanik onenarena eta Idoia Estornes idazleak gaztelaniazko literatur libururik ...

Eskean Kristö taldeak ‘Azote kaldüz’ diskoa aurkeztu du

  Kultura-aisialdia

Azkue Fundazioak Eskean Kristö taldearen, 2013ko Banden Lehia lehiaketako irabazlearen, ‘Azote kaldüz’ diskoa aurkeztu du gaur goizean Euskararen Etxean.

Dantza Bilaka programaren VIII.edizioaren nondik norakoak jendarteratu dituzte

  Kultura-aisialdia

Koreografo berriei zuzendutako ekintza da Dantza Bilaka, haien lana publikoari aurkezteko aukera ematen diena. Gaurkoan, programaren VIII. edizioa ezagutzera eman dute Alondegian.

Arriaga Antzokiak ‘L´equivoco stravagante’ Rossiniren opera bufo debekatua eszenara eramango du

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Arriaga Antzokiak ‘L´equivoco stravagante’ Rossiniren opera bufo debekatua eszenara eramango du

Urriaren 15etik 19ra bitartean hiru emanaldi eskainiko dira eta besteak beste, Manuela Custer, Bruno de Simone, Jose Luis Sola eta David Menendezen ahotsak entzuteko aukera egongo da.

Proposamen ugari Poltsiko Musika programaren baitan

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Proposamen ugari Poltsiko Musika programaren baitan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Poltsiko Musika programaren hamargarren edizioari emango dio hasiera ostiralean. Lau emanaldi eskainiko dira, laurak Abando–Barrainkuako Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da.

GITE-IPESek indartsu ekin dio kurtso berriari

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

GITE-IPESek indartsu ekin dio kurtso berriari

Ikasturtea hasi du dagoeneko GITE-IPESek eta ondorioz, urrirako egitarau zabala prestatu du; mahai-inguruak, euskara klaseak edota hitzaldiak eskainiko dira, besteak beste.

Umore Onaren itxiera

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Umore Onaren itxiera

Bilbo aldeko rockzale ugari umezurtz geratuko da laster. Esperantza kaleko Umore Ona taberna eta kontzertu aretoko arduradunek "ingurugiro araudiaren eskakizunei egokitzeko ezintasunagatik", ateak itxiko dituela iragarri dute.

Nazioen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu du Eriz Morenok

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Nazioen arteko Guduaren 201. urteurrena gogoratu du Eriz Morenok

‘18/19/2013’ izenburupean, argazkiak, bideoak, kartelak eta objetuak bildu ditu, iaz Bilbao Arten egindako egonaldian burutu zuen lanaren emaitza gisa, aurten aurreneko aldiz aurkeztuko dituen beste lan batzuekin batera.

Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolaritza eta umorearen arteko harremanez mintzatuko dira

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

 Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña bertsolaritza eta umorearen arteko harremanez mintzatuko dira

Bertsolaritza eta Umorea saioa aurkeztuko dute bi bertsolariek Bilboko Barrea jaialdiaren baitan. Umoreak bertsolaritzan duen garrantzia eta zer funtzio sozial betetzen duen aztertzen ahaleginduko dira.

Abangoardiako zirkuituak, laburrak, kontzertuak eta horma-irudiak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Abangoardiako zirkuituak, laburrak, kontzertuak eta horma-irudiak

Bilbo Zahar ingurua abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteta dago egunotan BLV-ART programa dela eta. Auzoko zenbait kultur eragile kanpotik etorritako beste zenbaitekin elkarlanean antolatuta lanean ari dira.

Mikeldi dantza taldeak bihar egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Mikeldi dantza taldeak bihar egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

Deustuko ikastola du harrobi eta eliza, Done Petri, egoitza. Aurtean Mikeldi dantza taldeak 35 urte bete ditu. Apal eta xume, deustuarrekin ospatuko dute bihar urteurrena.