Salmentetan %15 egin du gora Bilboko Liburu Azokak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Salmentetan %15 egin du gora Bilboko Liburu Azokak

44. edizioa bukatu berritan, balantze oso baikorra egin du Euskadiko Editoreen Elkarteak. Bisitari ugari izan da Bilboko Areatzako 55 saltokietan eta ez soilik liburuei begira, baita liburuak erosten ere. Iazko azokarekin alderatuta, %15 igo dira aurten salmentak.

Japoniar arteko bitxiak ikusgai dagoz Arte Eder Museoan

Japoniar arteko bitxiak ikusgai dagoz Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Bilboko Arte Eder Museoaren funtsetako 221 objektuk osotzen dabe erakusketea. Jose Palaciok 1925. eta 1932. urteen artean batutako lanak ditu oinarrian bildumeak, estadu espainiarreko japoniar arteari buruzko garrantzitsuena. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai.

PIPERPOLIS: ‘Sagarra jo’ dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

PIPERPOLIS: ‘Sagarra jo’ dokumentala

Sagarra jo dokumentala pantailara ailegatu ahal izateko crowdfunding kanpaina jarri dute abian. ‘Sagarra jo’ dokumentala abiapuntua Kalakan taldeak madonarekin egindako biran du. Tradizioa eta musika ...

Entzun osorik hemen

Clown eta bufoien nazioarteko kabaret ibiltariak Bilbo izango du sormen gune

  Kultura-aisialdia  Deustualdea

Clown eta bufoien nazioarteko kabaret ibiltariak Bilbo izango du sormen gune

Kopenhageri lekukoa hartuko dio aurtengoan Bilbok II. Clown & Bouffon nazioarteko kabaretaren antolaketan. Danimarka, Espainia, Frantzia, Suedia, Italia, Suitza eta Argentinako clownek bat-batekotasunez, eromenez eta umorez betetako kamikaze–kabareta antzeztuko dute Pabellon 6n.

Bigarren 'Artisten Meeting Point'-a Okela Espazioan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra Ideiak Martxan txapelketan saritua izan den `Artisten Meeting Point´ ekimenak euskal artisten arteko solasaldia ospatuko du 19:00etan, Okela Espazioan. Gaurkoan, `Gorputzak´ gaiaren inguruan arituko dira.

`Betiko haur jolasak´ familia tailerra antolatu du Euskal Museoak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

`Betiko haur jolasak´ familia tailerra antolatu du Euskal Museoak

`Aisiaren aurkikuntza´ erakusketaren inguruan, Bilboko Euskal Museoak egitasmo berezi bat antolatu du; larunbatean, ekainak 7, `Betiko haur jolasak´ familia tailerra eskainiko du.

Pablo Sorozabal omenduko du Udal Musika Bandak

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Pablo Sorozabal omenduko du Udal Musika Bandak

Gaur jarraipena emango zaio Udal Musika Bandaren udaberriko kontzertu-zikloari. 19:30etatik aurrera, musikak Areatzako kioskoa beteko du, publiko zabalari begira prestatutako programarekin. Kontzertua Iñaki Urkizu Bilboko Bandaren zuzendariordearen batutapean egingo da.

Errekaldeko I. Zentzuzko Kontsumo Azoka larunbatean

  Kultura-aisialdia  Errekalde

Errekaldeko I. Zentzuzko Kontsumo Azoka larunbatean

Hainbat tailer, hitzaldi eta ekintza atondu ditu Gazteleku elkarteak astebururako.

Bilboko Liburu Azokearen Zilarrezko Luma jasoko dau Anna Gavalda idazle frantziarrak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Bilboko Liburu Azokearen Zilarrezko Luma jasoko dau Anna Gavalda idazle frantziarrak

Bagilaren 6an, barikuan, liburu-saltzaileen gremioak eta Bilboko Liburu Azokeak Zilarrezko Luma emongo deutsie Anna Gavalda idazle frantziarrari Bidebarrietako Liburutegian, literaturan egin dauen ibilbideagaitik.

Unamunoren Bilbo erakutsiko du Hortzmuga taldeak asteburuan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Unamunoren Bilbo erakutsiko du Hortzmuga taldeak asteburuan

Miguel de Unamunoren jaiotzaren 150. urteurrena gogoratzeko antolatu den jarduera-eskaintza zabalaren barruan, Hortzmuga antzerki taldeak bisita gidatuak eskainiko ditu ekainean Zazpi Kaleetan zehar. Ekimena nagusiki Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen arren, asteburu honetan helduek ere parte hartzeko aukera izango dute.

10 urtez ikastetxeen eta Udalaren arteko lotura estutzen

10 urtez ikastetxeen eta Udalaren arteko lotura estutzen

  Kultura-aisialdia  Bilbo 10. edizioa da aurten Agenda 21eko ikastetxe parte hartzaileek Udalari eskolako osoko bilkuran proposamenak aurkezten dizkiotela.

Miren Agur Meabe Zazpi Kale saridun

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Miren Agur Meabe Zazpi Kale saridun

Idazle lekeitiarraren ‘Kristalezko begi bat’ (Susa) izan zan igazko Liburu Azokako euskerazko libururik salduena, eta jagokon saria jaso dau Bilboko Arenalean, Zazpi Kale saria. Ostean, Blas de Otero VI. Lehiaketearen irabazle Unai Baztarrikak Ezinbestean (Erein) poesia liburua aurkeztu dau.

Geroa ehuntzeko ahoa zabalduko dute uribarritarrek

  Kultura-aisialdia  Uribarri

Geroa ehuntzeko ahoa zabalduko dute uribarritarrek

Uribarriko Tanttaka euskara taldeak hainbat egitasmo antolatu ditu asteburu honetarako. Helburua euskararen erabilera sustatzea eta jendarteratzea izango da. Antolatzaileek parte hartzera hurbiltzeko deia luzatu dute. Gaur, esaterako, ‘Euskalduna naiz eta arraro nago’ bakarrizketa eskainiko dute.

Zubiak, gertakaeren lekuko isilak

  Kultura-aisialdia

Zubiak, gertakaeren lekuko isilak

‘Itsasadarra eta bere zubiak’ erakusketa gaur inauguratuko dute Itsas Museoan. Bertan Guillermo Capellan ingeniariak hitzaldia eskainiko du. Erakusketa irailera arte ikusgai izango da.

Unai Baztarrikak ‘Ezinbestean’ poesia liburua aurkeztu du Areatzan

  Kultura-aisialdia  Alde Zaharra

Unai Baztarrikak ‘Ezinbestean’ poesia liburua aurkeztu du Areatzan

Blas de Otero-Bilbo Uria VI. Poesia Sariaren irabazlearen, ‘Ezinbestean’ liburua aurkeztuko du 11:30ean, Areatzan.