Bizkaibusek udan Bizkaiko hondartzetara joateko zerbitzu bereziak jarri ditu abian

  Oharrak  Bilbo

Bizkaibusek udan Bizkaiko hondartzetara joateko zerbitzu bereziak jarri ditu abian

Zerbitzu berezi hauek Bizkaibusek urte osoan zehar kostaldeko herrietan dituen zerbitzuei gehitzen zaie kostaldera hurbiltzen diren pertsonen kopuru altuei erantzuteko.

Liztor-habia Bilboko Pablo Alzola kalean

  Oharrak  Errekalde

Liztor-habia Bilboko Pablo Alzola kalean

Gaur goizean Liztor-habia sortu da Bilboko Pablo Alzola kalean. Minutuko gutxitan milaka liztor bildu dira eta habia sortu dute kale horretako lehenengo zenbakiaren hirugarren pisuan. Oraindik suhiltzaileak ez dira heldu, beraz, kontu handiz ibili beharra dago.

Eneko Aierbe: "Kantauri Itsasoan dagozan orban baltzak garbitzen ez badira erregaia kostaldera helduko da"

Erabiltzailearen aurpegia   Oharrak

Grande America karga ontziaren hondakinak kostalderen batera helduko dira, itsasoan zabaldutako orbanak garbitzen ez badira. Hori da atzo goizean Bizkaia Irratian Ekologistak Martxan taldeko itsas saileko koordinatzaileak Eneko Aierbek esan euskuna. 

Grande America Bizkaiko Golkoan hondoratu zan martiaren hamabostean. 2.200 tona fuel eta material arriskutsua be zabaldu ziran ontzia hondoratu zanean.

Ekologistak Martxan-etik Aierbek zehaztu deusku momentu honetan hiru orban dagozala itsaso zabalean.

Bilbo alerta laranjan euri-jasengatik

  Oharrak  Bilbo

Bilbo alerta laranjan euri-jasengatik

Gaur gauean ibaiak gainezka egin du Elorrietan eta Zorrotzaurren. Gaur, litekeena da 24 orduan 80 litro metro koadro ere egitea, beraz, ibaiaren ondoan aparkatutako ibilgailuak goiko aldeetara eramatea eta kontuz ibiltzea eskatu du Udalak.

Etxebarria parkea garbitzeko lanak otsailean hasiko dira

  Oharrak  Bilbo

Etxebarria parkea garbitzeko lanak otsailean hasiko dira

Begoñako parkeko lurra kutsatuta egoten jarraitzen du. Hori dela eta, 10.500 metro kubo lur erabaliko dira hesi natural bat ezartzeko, parkea oraindik gelditzen diren metal astunez eta ondakinez babesteko. 

Bilboko Udalak Gabonetan material piroteknikoarekin kontuz ibiltzea eskatu du

  Oharrak  Bilbo

Bilboko Udalak Gabonetan material piroteknikoarekin kontuz ibiltzea eskatu du

Iazko Gabonetan 17 sute gertatu ziren, horietako 10 Gabon zaharretan. Material piroteknikoa erabiltzeak eragin zituen gehienak. Hortaz, herritarrei eskatzen zaie jabetu daitezela hori erabiltzeak dakartzan arriskuez eta gutxiago erabili ditzatela.

Zuhaitz bat jausi da Lehendakari Agirre etorbidean

  Oharrak  Deustualdea

Zuhaitz bat jausi da Lehendakari Agirre etorbidean

Zazpi metrotik gora zituen arbola bat-batean erori da eta zeharka geratu da Lehendakari Etorbidean. Ez du kalterik eragin oinezko zein ibilgailuetan, baina trafikoa ordu betez moztuta egon da San Inazioko noranzkoan.

Lau hilabete beharko dituzte Euskalduna zubia konpontzeko

  Oharrak  Deustualdea

Lau hilabete beharko dituzte Euskalduna zubia konpontzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, datorren astean hasiko dira Euskalduna zubia konpontzeko lanak. Ekainaren 28an sabaiko xafla batek irristatzea izan zuenetik itxita dago zubia txirrindulari eta mugikortasun urriko pertsonentzat.

'La Vuelta' bilboko kaleetara itzuliko da asteazkenean

  Oharrak  Bilbo

'La Vuelta' bilboko kaleetara itzuliko da asteazkenean

Getxon abiatu eta Oiz mendian amaituko den Itzuliko 17. etapak aldaketak eta etenaldiak eragingo ditu zirkulazioan, 12:45etik 15:15era bitartean, gutxi gorabehera. Lasterketa birritan igaroko da Bizkaiko hiriburutik eta batez ere Bilboko sarrera-irteeretan eta Deustu, Abando, Basurtu-Zorrotza eta Uribarri barrutietan izango du eragina.

Euskalduna zubiak itxita jarraitzen du

  Oharrak  Deustualdea

Euskalduna zubiak itxita jarraitzen du

EH Bilduk “erakundeen utzikeriatzat” jo du ekainetik Euskalduna zubia itxita egotea bizikletentzat eta mugikortasun urria duten pertsonentzat.

Oporretan lapurretak saihesteko oharrak

  Oharrak  Bilbo

Oporretan lapurretak saihesteko oharrak

Neurri erraz batzuk hartzeak oporretan ere lapurretak saihesten laguntzeko balio dezake. Hori dela eta, bidaiatu baino lehen garrantzitsua da neurri batzuk hartzea, etxea lapurren kontra babesteko eta bidaian ezustekorik ez izateko.

Bilbon hiru puntu egongo dira IBILen ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko

  Oharrak  Bilbo

Bilbon hiru puntu egongo dira IBILen ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko

Bilbon ibilgailu elektrikoak arin kargatzeko puntu berri bi egongo dira. Gaur goizean aurkeztu dute Etxaniz Suhiltzailearen plazan egongo den instalazioa. Bestea Sabino Arana kaleko 53aren parean egongo da eta hau irailean martxan egotea dago aurreikusita.

Euri-jasak eta txingorra Bilbon

  Oharrak  Bilbo

Aurreikuspenak betez, atzo arratsaldeko lehenengo orduetan kazkabarra eta euri-jasa izan ziren Bilbon. Alde Zaharreko zenbait lokal urak hartu zituen.

»» Ikusi argazki guztiak (10)

Bilbon orduko 30 kilometrora bihartik aurrera

  Oharrak  Bilbo

Bilbon orduko 30 kilometrora bihartik aurrera

Bilboko kale askotan zirkulatzeko gehieneko abiadura orduko 30 kilometrokoa izango da.

Euskalduna zubia itxi dute egituran irristatze bat egon delako

  Oharrak  Bilbo

Bilboko Euskalduna zubiak itxita jarraitzen du gaur goizeko 5:00etan izan duen matxuragatik. Teknikariek bertan lan egiten jarraitzen dute eta zubia oinezkoentzat bakarrik ireki berri dute, Botikazarreko eskailerak dauden lekutik. 

»» Ikusi argazki guztiak (10)