Otxartabe kirol klubak bere kromo-albuma izango du

  Kirolak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxartabe kirol klubak bere kromo-albuma izango du

Kromo-albuma izatea Lehen Mailako futbol taldeek soilik izan zezaketen luxua zen duela oso gutxi arte. Udalak, Otxarkoaga Iruditu proiektua, Otxartabe eta Cromogalekin batera, Otxarkoaga eta Txurdinagako ikastetxeetako haurrek haien idoloak diren kirolarien kromoak jolasaldietan trukatzeko aukera izateaz gain, beraiek edo haien lagunenak protagonista diren kromoak ere izango dituzte.

Amateur mailako magia lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Amateur mailako magia lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik

Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabaltzeaz gain, Txurdinagako eta Otxarkoagako XII. Magia Topaketen harira ilusionismoaren oinarrizko printzipioetan zentratuko den ikastaroa eskainiko du Taylor magoak. Izen emateak apirilaren 4an zabaldu zen eta 22ara arte luzatuko da.

Abian da Deporkoaga lehiaketaren XI. edizioa

  Kirolak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Abian da Deporkoaga lehiaketaren XI. edizioa

Lehiaketaren hamaikagarren edizio honek dagokion balioa eman nahi dio Otxarkoagako auzoan egiten den kirolari. 

'Auto', Ernesto Caballeroren antzezlana Bilboko Zirkuitura helduko da

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

'Auto', Ernesto Caballeroren antzezlana Bilboko Zirkuitura helduko da

Bilboko Zirkuituaren XIV. edizioaren baitan, Nidursan antzerki taldeak Ernesto Caballero egile duen Auto antzezlana aurkeztuko du gaur, osteguna Otxarkoagako udaltegian. Ekitaldia 19:30ean hasiko da.

Txurdinagako Udal Kiroldegian hobekuntzak

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Txurdinagako Udal Kiroldegian hobekuntzak

Arbitroentzako aldagela berria, lau komun, botikina, biltegia eta sei aldagela ditu, horietako bi mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokituak. Era honetan, berrikuntzekin, erabiltzaile guztien irisgarritasuna ziurtatzen duen gunea lortzea izan dute helburu.

Otxarkoagako eraso sexista salatzeko elkarretaratze jendetsua

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxarkoagako eraso sexista salatzeko elkarretaratze jendetsua

'Eraso sexistarik ez!' lelopean, Otxarkoagako Familia Elkarteak elkarretaratzea deitu zuen lehengo ostiralean, ostegunean auzoan izandako eraso sexista gaitzesteko. 

Azkena, Trio Horacio Fumeroren esku

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Azkena, Trio Horacio Fumeroren esku

Otxarkoagako Udaltegian, gaur, 19:30ean, Trio Horacio Fumero hirukoteak emango dio amaiera Bilbao Distrito Jazz ekimenaren 2016ko edizioari.

Txalaparta eta ikus-entzunezko medioen oinarrizko ezagutzaren ikastaroak Otxarkoagan

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Txalaparta eta ikus-entzunezko medioen oinarrizko ezagutzaren ikastaroak Otxarkoagan

Tular Elkarteak, Bilboko Udalarekin batera, ikus-entzunezko medio eta txalaparta ikastaroen edizio berria eskainiko du otxarkoagan apiriletik aurrera. Bideo-sorkuntzari eta reflex kameren erabilerari buruzko oinarrizko ikastaroa ere eskainiko da. Izen emateko epea martxoaren 7tik 31era egongo da zabalik udal webgunean. 

Ertzaintzak eraso sexista baztertu du Otxarkoagako kasuan

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Ertzaintzak eraso sexista baztertu du Otxarkoagako kasuan

Garate kalean, Otxarkoagan, atzo eguerdi aldera hilik aurkitu zuten emakume bat, ustez leihotik jausita, eta bi labankada zituela bere bikotea etxean. Lehen hipotesien arabera indarkeria sexista kasua zirudiena baztertu du Ertzaintzak ikerketak aurrera egin ahala. 

Joko eszeniko eta inprobisazioko tailerra jasoko du Otxarkoagako Udaltegiak

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Joko eszeniko eta inprobisazioko tailerra jasoko du Otxarkoagako Udaltegiak

Bilbaoeszenak antolatutako joko eszeniko eta inprobisazioari buruzko tailerra egingo da Otxarkoagako Udaltegian otsailean eta martxoan. Parte hartu nahi dutenek aurreinskripzioa egin dezakete urtarrilaren 18tik otsailaren 15era bitartean Bilbaoeszenan (Juan de Gardeazabal k. 3) edo bilbaoeszena@bilbao.eus helbide elektronikoaren bidez.

Alokairu babestuko 50 etxebizitza zozketatu dira Otxarkoagan

  Udal gaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Alokairu babestuko 50 etxebizitza zozketatu dira Otxarkoagan

362 pertsonaren artean zozketatu dira 50 etxebizitza alokairu babestuan, erosteko eskubidearekin. Etxebizitzok Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak eskaini ditu 'Otxarkoagako egoiliarrentzako Errotze Programaren' bigarren edizioan.

Larunbatean hasiko dira berriro dantzaldiak Otxarkoagako Udaltegian

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Larunbatean hasiko dira berriro dantzaldiak Otxarkoagako Udaltegian

Larunbat honetan, urtarrilak 9, hasiko da berriro Kultura Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarrekin antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Aste Santura arte 7 dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. 

Txurdinagari bere lekua eta bere web gunea

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Txurdinagari bere lekua eta bere web gunea

EHUko Kazetaritzako hiru ikaslek web gune bat osatu dute Txurdinagako albisteekin. 'Tokian tokiko hedabideak' ikasgairako landutako proiektua da 'Mahatserria'.

Nagusientza Antzerki eta Abesbatzen Hamabostaldiaren edizio berria jasoko du Otxarkoagak

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Nagusientza Antzerki eta Abesbatzen Hamabostaldiaren edizio berria jasoko du Otxarkoagak

Abenduaren 19ra arte luzatuko den Kultura Sailaren programaren barruan, nagusien hogei bat elkartek eskanitako abesbatzen emanaldiak eta antzelanak jasoko dira.

Buesaren alaba, Zabalaren arreba eta CIE Automotiveko presidentea sarituko ditu Begoñazpi Ikastolak

  Jendartea  Otxarkoaga - Txurdinaga

Buesaren alaba, Zabalaren arreba eta CIE Automotiveko presidentea sarituko ditu Begoñazpi Ikastolak

Ikasleentzat ahalegin eta hobetzearen eredu izan nahi dute Begoñazpi Ikastolak urtero banatzen dituen Gazte Role Model sariek. Lana eta solidaritatea saritzea, hain zuzen ere. Aurtengoan, ikastolan hitzaldia eman duten Sara Buesa eta Pili Zabalari aitortza egitea erabaki dute "barkamen eta adiskidetzearen erakusgarri izateaz gain, zintzotasun froga ere eman dutelako”.

Otxarkoaga zinearen eszenatoki bihurtuko da berriro ere Otxarmetraje lehiaketari esker

  Kultura-aisialdia  Otxarkoaga - Txurdinaga

Tular elkarteak, Bilboko Udaleko laguntzarekin batera, Otxarmetraje, film laburren lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Lehiaketa honen helburua Otxarkoagako auzoa ikus-entzunezko lan baten agertoki bezala ezagutaraztea da.

Alokairu babestuko 50 etxebizitza erosteko aukera izango da Otxarkoagan

  Udal gaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Alokairu babestuko 50 etxebizitza erosteko aukera izango da Otxarkoagan

Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak Otxarkoagan duen ondaretik 50 etxebizitza aukeratu ditu, alokairu babestuan, erosteko eskubidearekin, eskaintzeko Bilbon erroldatuta eta Etxebiden inskribatuta dauden pertsonei.

'Justugune' Arbolantxan

  Jaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

'Justugune' Arbolantxan

Usadio zaharrari jarraituz, abuztuko lehen larunbatean ospatuko dute mahatsorriek 'Justugune' Arbolantxan. Aurtengoan, abuztuaren lehenengoan.

Igerilekua mugaraino beteta

 Otxarkoaga - Txurdinaga

Igerilekua mugaraino beteta

Atzoko beroak igerilekura mugiarazi zituen hainbat bilbotar, Txurdinagako kiroldegiko kanpoko igerilekuko aforoa bete arte.

Azken hiru egun bete Otxarkoagako jaietan

  Jaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Azken hiru egun bete Otxarkoagako jaietan

Giro goibel eta bustiari aurre egin beharko diete gaur ere Otxarkoagako jaiek. Eskerrak Ugarte plazan karpa kokatu duen jai batzordeak babesgarri moduan. Otxarmetrajeko laburmetraien proiekzioa eta kontzertu ugari egongo dira gaur, koloretako pelukak janzteko gunean.