Joan den ostegun eta ostiralean San Inazioko auzotarrak mobilizatu egin ziren kamiseta laranjak jantzita. "Alarma" zioten pegatina zuriak banatzen jardun zuten Alberto Marin "Rupi"-ren askatasuna eskatzeko eta Gaizka Astokizaga espetxeratu ez dezaten eskatzeko. Bi auzotarrei launa urteko espetxe zigorra ezarri die Auzitegi Nazionalak.
San Inazioko bi gazteei eta Santutxuko Alex Bustinduiri Espainiako auzitegiak aurretik jarritako zigorra sei urtetik laura jaitsi diete.
Marin espetxean dago 2010eko apirilean Ertzaintzak atxilotu zuenetik. Poliziaren eskuetan inkomunikatuta igaro zituen lau egunetan tortura psikologiko gogorrak jasan zituela salatu zuen epailearen aurrean. Astorkizaga eta Bustindui, ordea, kalean daude. Bustinduik egun batzuk eman zituen espetxean, baina bermepean aske geratu zen handik gutxira. Orain, noiz atxilotu zain daude biak.
Hiru bilbotarrei 2009an Deustuko banketxe batean lehergailu bat jarri izana leporatzen diete.
INFO + SANI EZPAM MUGIMENDUA