Uda bero-bero dihoa Akatz musika taldearentzat. Besteak beste, webgunea (www.akatz.net) berritu du eta gaur, 22:00etatik aurrera, kontzertua eskainiko du Santutxuko jaietan, Basarrate plazan. Aste Nagusian, Algara konpartsaren eszenatokian izango da (abuztuak 20, 23:00).