Udako eguzki jaia 2012, Santutxun

bertonaldizkaria 2012ko eka. 20a, 10:13

Datorren zapatuan, ekainak 23, urtero legez, San Juan bezperako jaialdia ospatuko da Euskal Herriko txoko guztietan eta nola ez, Santutxun ere bai. Aurten ekainaren 23a zapatua denez gero, egun osorako egitaraua prestatu du Santutxuko Kuadrilen Batzordeak.

Zita eguerdiko ordu bi t'erdietan hasiko da Karmelo plazan bazkari herrikoi batekin. Bazkalostean, lauretan, ipuin kontalariak izango dira bertan eta hauek amaitutakoan mozorrotzeko deia zabaldu diete kuadrilek auzotar guztiei, ume, gazte zeina zaharrei; egunerako mozorro aproposekin, noski. Arratsaldeko seietan poteo musikatua hasiko da eta zazpietan txokolatada banatuko da Karmelo plazan. Han, zortzi térdietan, Gaztedi dantza taldearen eskutik erromeria izango da, bederatzietan akelarrearekin jarraitzeko.

Egitarau oparoa prestatu dute Santutxuko Kuadrilek ekainaren 23rako eta, parte hartzera gonbidatu dute santutxuar oro.

 

INFO + Santutxuko Kuadrilak