Santutxuko gau magikoaren kronika

bertonaldizkaria 2012ko eka. 26a, 12:39

Joan den larunbatean, Santutxun Udako Eguzki Jaia edo Udako Solstizio Jaia ospatu zuten. Auzoko kuadrilek kronika txiki batean laburbildu digute gau magiko harretan gertatua. 

"Pasadan larunbatean, ekainak 23, Udako Eguzki Jaia ospatu zuten Santutxuko Kuadrilek. Egunari hasiera emateko, bazkaria egin zuten Karmelo plazan, edabe magikoaz lagundurik. Bazkalostean, ipuin erotikoen kontaketa izan zuten, eta ostean poteoa auzoko kaleetan zehar, trikitixaren eta panderoaren soinuak alaiturik. Egunari amaiera emateko euskal mitologiako Gaueko Izakiak Karmelo plazaz jabetu eta akelarrea burutu zuten; urteko gaurik laburrena izanik, ordutik aurrera egunak laburtu eta gaua luzaten hasten dela ospatuz. Honetaz gain, Santutxuko Jai Batzordeak txokolatada herrikoia egin zuen, eta Gaztedi Dantza Taldeak erromeria, dena Karmelo plazan".

Santutxuko Kuadrilak