Santutxuko Gazte Jaiak (egitaraua)

bertonaldizkaria 2012ko uzt. 10a, 09:41

Auzoko gazteek eta gazte taldeek bat egin dute Jai Batzordearekin Santutxuko jaietako egitaraua osatze aldera. Gazteek aukera ugari izango dute bederatzi egunez hamaikatxo ekintzetan parte hartzeko. Horietako asko Gazte Asanbladak antolatu ditu eta Uztaldi gaztetxe berria (Iturriaga, 14) izango dute epizentrotzat.

EGITARAUA

Larunbata, uztailak 14

10:00 Sukalki txapelketa Arsuaga plazan

14:00 Epaimahaia eta bazkaria

17:00 Tutuki Splash erraldoia Arsuagan

19:00 Segizioa Karmeloko errotondatik Basarratera

19:30 Pregoia Ibai Gomezen eskutik

22:30 Berbena: Izargi taldea. Atsedenaldian Irrintzi Lehiaketa SGAren eskutik.

Igandea, uztailak 15

15:00 Errepresaliatuen aldeko bazkaria

19:30 Ipuin erotikoen lehiaketa Santutxuko Gaztetxean. Irakurketa eta sari banaketa.

20:30 Sapali perkusio taldea.

Astelehena, uztailak 16

12:30 "Ikasle zapalkuntzei aurre egin!" kalejira Basarratetik abiatuta

14:30 Ikasle bazkaria

18:00 Kuadrilen arteko herri kirolak Karmelo plazan

19:30 Ping pong txapelketa Santutxuko gaztetxean.

20:30 "Ezpainak gorriz margotu eta egin klik!" auzoko emakumeen argazkia.

21:00 Emakumeen afaria.

22:00 Emakumeek txosnagunea morez margotzera goaz.

Asteartea, uztailak 17: Gazte Eguna

11:00 Gosaria SGAren eskutik.

11:30 Paellak egiten hasi.

14:00 Paellen aurkezpena eta bazkaria.

16:00 Twister erraldoia eta igelaren jolasa SGAren eskutik.

19:00 Poteo musikatua SGAren eskutik.

20:30 Auzoko taldeen poteo musikatua: Free the Wheel eta El Villano Oriental.

Asteazkena, uztailak 18

12:00 Kuadrilen arteko tortila eta postre lehiaketaren hasiera.

14:00 Tortilen aurkezpena eta bazkaria. bazkalostean postreen aurkezpena.

16:30 Kuadrilen arteko mus txapelketa.

20:00 Dokumentala eta txokolatada Santutxuko Gaztetxean.

Osteguna, uztailak 19

12:00 Gazte-sormen goiza.

15:00 Gazte bazkaria.

20:00 PlayBack txapelketa + Mozorro/Gala Gaua.

22:00 Kontzertuak: Akatz. Ondoren, DJa.

00:00 Kulero eta galtxontxilo lehiaketa SGAren eskutik.

Ostirala, uztailak 20

19:30 Kuadrilen arteko poteoa Barrabastakada Ugaoko batukadarekin.

22:30 Kontzertuak: Siroka, Iheskide eta Itziarren Semea.

Larunbata, uztailak 21

9:00 Marmitako eta bakailao txapelketaren hasiera.

13:00 Epaimahaia eta bazkaria.

17:00 Kuadrilen arteko sangria lehiaketa Karmelo palzan.

17:30 Santutxu Alive Karmelo plazan SGAren eskutik.

19:00 Malas CompaƱias zirko taldearen eskutik "Ukelele jauna" ikuskizuna.

22:00 Errepresaliatuen aldeko brindisa eta kalejira Basarraten.

22:30 Berbena: Aldats. Atsedenaldian kuadrieln arteko bideoklip lehiaketaren lanen erakustaldia.

Igandea, uztailak 22

15:00 Bazkaria: Nork bere eraman dezala.

18:00 Kuadrilen arteko tribiala.

20:00 Kuadrilen arteko sari banaketa: herri kirolak, tortila-postre lehiaketa, jolasak, PlayBacka, bideoklipa, tribiala.

22:00 Azken traka. Hurrengo urtera arte Sangutxu!